Patri
Urkizu: "Lauaxetaren Bide Barriyak liburuak, izugarrizko polemika
sortarazi zuen gizartean" *Traducción
al español del original en euskera |
María
Agirre |
Patri Urkizu idazle eta UNEDeko irakaslearen bisita
jaso zuten Jakitezeko ikasleek joan den astean, eta Urkizuk, XX. mendeko
abangoardiarekin lotuta dauden euskal idazleen gainean hitz egin zuen.
Serafin Baroja, Pio Barojaren aita, litzateke
Urkizuren ustez, euskal abangoardiari hasiera eman ziona. Irakasleak gogoratu
zuenez, umore fineko gizona zen Serafin, nork "Prudente" izeneko
opera idatzi eta "El Urumea" egunkarian parte hartzen zuen. Baina
abangoardiaren barruan izenen bat aipatzekotan, duda barik Esteban Urkiaga
"Lauaxeta"rena aipatu behar da. Urkizuk azaldu bezala, 1931n Bide
Barriyak izeneko poema liburua kaleratu zuen Lauxetak, eta liburu honek
izugarrizko polemika sortarazi zuen gizartean. Izan ere, Lauaxetak egiten
zuen poesia ez zen ulerterreza, eta euskal gizartea ez zegoen poesia horretara
ohituta. Bide Barriyak-en agerpenak bi talde sortarazi zituen gizartean:
poesia klasikoa defendatzen zutenena, hau da, bertsolaritzarekin lotuta
zegoena, horien artean legoke Orixe; eta poesia zaila defendatzen zutenena,
elitezkoa, eta talde honetan Lauaxeta eta Aitzol legozke. Gerra Zibilaren
ostean, berriz, euskal idazleek atzerrira alde egin behar izan zuten, eta
egoera horretan izan zen Jokin Zaitegi besteak beste. Urkizuren esanetan,
Guatemalatik zuzendu zuen Euzko Gogoa aldizkarian gerra osteko literatur
abangoardiari lotutako artikuluak jasotzen zituen Zaitegik. Ez da ahaztu
behar, gainera, aldizkari horretan argitaratu zirela Jon Miranderen lehen
poemak. Jon Mirande, zein egiten zuen poesia erradikalagatik, abangoardian
sar genezakeen beste idazleetariko bat den. Miranderen ostean etorriko lirateke
Federico Krutwing, Dominique Peillen edo Gabriel Aresti, eta beranduago,
Joseba Sarrionaindia eta Bernardo Atxaga, besteak beste.
Laburra baina emankorra izan zen Patri Urkizuren
solasaldia, zeinek azkenaldian aurrera eraman duen ikerketaren berri ere
eman zuen. Zehazki, Koldo Mitxelenak bere adiskideei idatzitako eskutitzak
aztertu ditu Urkizuk, eta bere iritziz, gutun horiek garrantzitsuak dira
1954-84 epealdia ezagutzeko. Guztira 200 izan dira aztertutako eskutitzak,
besteak beste, Orixe, Txillardegi, Joxe Azurmendi, Aresti, Jokin Zaitegi,
Juan San Martin eta Jean Haritchelhar-i idatzitakoak.
"Mitxelenaren gutunak 1954-84" liburuak laster argia ikusiko du
Susa argitaletxearen eskutik. |
Patri
Urkizu: "El libro Bide Barriyak, de Lauaxeta, suscitó una tremenda
polémica en la sociedad" *Traducción
al español del original en euskera |
María
Agirre |
Los alumnos del curso Jakitez
recibieron la semana pasada la visita del escritor y profesor de la UNED
Patri Urkizu, cuya clase versó sobre las vanguardias vascas del siglo
XX.
En opinión de Urkizu, uno de los iniciadores de la vanguardia
vasca fue Serafín Baroja, padre de Pío, el cual poseía
un gran sentido del humor y fue asimismo, autor de la opera "Prudente"
y colaborador en el periódico "El Urumea". No obstante,
el vanguardista por excelencia es sin lugar a dudas Esteban Urkiaga "Lauaxeta",
quien en 1931 publicó un libro de poemas titulado Bide Barriyak
(Nuevos Rumbos), libro que suscitó una tremenda polémica en
la sociedad por el hecho de que su poesía no resultaba fácil
de entender. Y es que, la sociedad vasca no estaba acostumbrada a ese tipo
de lírica, y la aparición de Bide Barriyak produjo
una división de opinión en la misma: por un lado se encontraban
los defensores de la poesía clásica, ligada al bertsolarismo,
grupo al que pertenecía Orixe; por otro lado, los partidarios de
la poesía difícil, de élite, entre los cuales cabe
citar a Lauaxeta y a Aitzol. Con la llegada de la Guerra Civil, los escritores
vascos tuvieron que exiliarse en el extranjero, como fue el caso de Jokin
Zaitegi. Urkizu sostiene que en la revista Euzko Gogoa que Zaitegi
dirigió desde Guatemala, se recogieron las expresiones de la vanguardia
literaria de la postguerra, así como los primeros poemas de Jon Mirande.
Precisamente este último es otro de los escritores que podemos integrar
dentro de la vanguardia, dada la radicalidad de su poesía. Más
tarde vendrían Federico Krutwig, Dominique Peillen o Gabriel Aresti,
y a continuación Joseba Sarrionandia y Bernardo Atxaga, entre otros.
La intervención de Patri Urkizu fue breve, aunque fructífera.
Mencionó asimismo la investigación que últimamente
ha desarrollado; concretamente, Urkizu ha examinado las cartas que Koldo
Mitxelena escribió a sus amistades, cartas que considera importantes
para poder conocer el periodo que transcurre entre 1954-84. Las cartas analizadas
son 200 en total, entre las que se encuentran las dirigidas, entre otros,
a Orixe, Txillardegi, Joxe Azurmendi, Gabriel Aresti, Jokin Zaitegi, Juan
San Martin y Jean Haritchelhar.
El libro "Mitxelenaren gutunak 1954-84" se publicará en
breve, de la mano de la editorial Susa. |
|