|
1925eko
urriaren 10a, Jon Mirande Ayphasorho idazlea jaio zen |
|
Iturria:
Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Auñamendi Entziklopedia |
(Paris 1925-Paris 1972). Mirandek
("Jon Chaho" goitizenez) guraso zuberotarrak zituen.
Parisko eskolan euskara galdu zuen, baina urte batzuk geroago
berreskuratu zuen. Bigarren Munduko gerran lagun abertzale naziak egin zituen.
Mirandek 10 bat hizkuntza ikasi zituen. Eusko Gogoa, Gernika,
Egan...eta beste hainbat aldizkariko kolaboratzailea, euskaltzain
urgazle izan zen, baina ez zen euskaltzain oso izatera heldu.
1949an, Txomin Peillen ezagutu zuen. 1962an, biek Igela
aldizkari kritikoa plazaratu zuten. Bertan argitaratutako artikuluetan
mendebaldeko demokraziaren, katolikotasunaren eta "konpromezuzko"
literaturaren kontra egin zuen. 1970ean argitaratu zen bizirik
zela argia ikusi zuen liburu bakarra: Haur besoetakoa
elaberri polemikoa.
Bere obretarako aukeratutako gaiak polemikoak izan ziren, garaiko
sinismenak eta sexu morala zalantzan jartzen baitzituen: Neskatsak,
(lesbianismoa); Eder bati, (masturbazioa); Amsterdameko
oroitzapen bat, Larrazken gau batez eta Haur besoetakoa
(pedofilia); Merry Christmas, (necrofilia); Jainkozalea
(pederastia); Hiru putattoak, (prostituzioa); Ohean
ona, (erotikoa). Hori dela eta, Mirande baztertuta sentitzen
zen euskal giroan eta 1972an bere buruaz beste egin zuen |
|
1987ko urriaren
11a, Koldo Mitxelena Elissalt hizkuntzalaria zendu zen |
|
Iturria:
Lur Hiztegi Enziklopedikoa |
Hizkuntzalari
eta idazlea (Errenteria 1915-Donostia 1987). Gaixotasun bat zela
medio berandu hasi zen eskolara. Zeruko Argia irakurriz
alfabetatu zen euskaraz. EAJko kide zen eta Gerra zibilean Eusko
Gudarostean sartu zen. Kartzelan egon zen, eta ikasten aritu
zen beti, Filosofia eta Letrak eta Hizkuntza Klasikoak. 1954an
Euskaltzain oso izendatu zuten. Ostean, irakaskuntzan jardun
zuen, Sorbonneko eta Salamancako unibertsitateetan, besteak beste.
Bere iritzien arabera finkatu zen euskara batua. Horrez gain,
EHUko eta Egan aldizkariko sortzaileetako bat izan zen. Ugariak
dira Mitxelenak idatzitako lanak. Bizitzaren azken urteetan,
sari eta ohorezko izendapen ugari izan zituen, hala nola, Doctor
Honoris Causa Bordeleko eta Bartzelonako unibertsitateetan eta
Menéndez Pidal, Ossian eta Principe de Asturias sariak. |
|
1933ko urriaren
13a, Gabriel Aresti Segurola idazlea jaio zen |
|
Iturria:
Lur Hiztegi Enziklopedikoa |
Euskal
idazlea, 1933ko urriaren 13an jaio zen Bilbon. Euskaldun berria,
euskarak erabat bereganatu zuen. Euskal poesia modernoaren bultzatzaile
eta berritzailerik nabarmenena izan zen. Baita euskara batuaren
bultzatzaile sutsua. Aristik aldizkari frankotan idatzi zuen:
Eusko gogoa, Egan, Anaitasuna, Olerti, Zeruko Argia...1957an
Euskaltzain urgazle izendatu zuten. Sari anitz bildu zuen bizitzan:
"Loramendi" (1959), "Orixe" (1963), "Lizardi"
(1966), "Toribio Alzaga" (1961)...Maldan Behera
izan zen bere lehen poesia liburua. Ondoren beste asko etorri
ziren: Harri eta Herri, Euskal Harria, Harrizko Herri Hau
eta abar. Antzerkigintza eta itzulpengintza ere jorratu zituen.
Aresti, 1975 zendu zen bere jaioterrian. |
Euskonews
& Media 49.zbk (1999 / 10 / 8 - 15 ) |