1976ko
azaroaren 7a, Fernando Aire "Xalbador" zendu zen |
Iturria:
Lur Hiztegi Entziklopedikoa |
Euskal
bertsolaria (Urepel 1920- Urepel 1976). Xalbadorenea baserrian
jaioa, oso bertsolari ezaguna izan zen Euskal Herri osoan. Euskal
Herriko bertsolarien hainbat txapelketatan txapeldun ordea izan
zen. "Mattin" bertsolariarekin batera aparteko bikotea
osatu zuen. Hego Euskalerriko plaza asko korritu zituen garaiko
beste hainbat bertsolarirekin batera: Joannes Harriet "Permundo",
Jose Miguel Iztueta "Lazkao txiki", Manuel Olaizola
"Uztapide", Emanuel Sein "Xanpun"... Ipar
Euskal Herriko bertsolaritza sendotu eta ezagutzera eman zuen.
Berak eginak dira Ezin bertzean, eta Odolaren mintzoa
obrak. Kolaboratzaile izan zen Iparraldeko hainbat argitalpenentan,
hala nola, Gure Herria eta Herria, Baionako aldizkarietan.
Haren omenez sortu zuten literatura sorkuntzarako "Xalbador"
saria. |
1879ko azaroaren
8a, Sebero Altube jaio zen |
Iturria:
Lur hiztegi Entziklopedikoa |
Euskal
idazle eta filologoa (Arrasateko 1879 - Gernika 1972). Euskaltzain
1920 urtetik. Gaztetan Gernikako Orfeoiaren zuzendaria izan zen
eta, geroago, arma fabrika bateko kudeatzailea. Altuberen lan
nagusiak euskal hizkuntzari eskainitakoak dira eta zazpi sailetan
bana daitezke: 1-Euskal sintaxia, 2-Euskararen bizitza, 3-Euskararen
Batasuna, 4-Euskal Azentua, 5-Euskararen morfologia, 6-Euskal
Hiztegia eta 7-Euskal Jakintza. Berak idatzitako liburuen zerrenda
luzea da: "Euskara", "Euzko Gogoa", "Gernika",
"Literatur euskara", "Laztantxu eta Begitxu",
"Euskaltzaindiari"...Frantsesez lan filosofiko bat
argitaratu zuen: La fonction de la douleur. Hiztegiaren
auzian, Altubek neologismoen sorkuntza salatu zuen, hizkuntzan
ondo sustraitutako hitz bizien erabileraren alde eginez. Erderismos
izeneko obran, ahozko euskara oinarritzat hartuta, joskera legeak
formulatu zituen. |
7 y 8 de noviembre
de 1610, Auto de Fe en Logroño contra Johanes de Bargota |
Fuente:
Enciclopedia Auñamendi |
Conocido
por «el brujo de Bargota». Johanes nació en
la segunda mitad del siglo XVI en Bargota (Navarra). Estudió
en Salamanca la carrera eclesiástica. En una de las cuevas
de Salamanca se inició en las artes de la brujería.
Alcanzó el grado de clérigo, y se trasladó
a su villa natal. Se contaba que Johanes, después del
oficio divino matutino, se montaba en una nube, cubriendo su
cuerpo con una capa que le hacía invisible y se trasladaba
a las orillas del Ebro o a los montes de Oca cuando había
akelarre. Tenía relaciones con otras brujas de la región
como la cieguecita de Viana "Endregoto", pero su fidelidad
al clero le hacía despreciar ciertas prácticas
brujeriles. En 1599, a raíz de una práctica sangrienta
fue denunciado y llevado junto con otras brujas ante el Tribunal
del Santo Oficio. Valle Alvarado era el inquisidor. "Endregoto",
Maria Echachute, Maria Echaleku, Petri de Joangorena y otros
brujos y brujas más, fueron condenados a la hoguera y
Johanes, a un Auto de Fe público, los días 7
y 8 de noviembre de 1610, en Logroño. Johanes se arrepintió
sinceramente y utilizó el resto de sus días en
penitencias. |
Euskonews
& Media 53.zbk (1999 / 11 / 5 - 12) |