Irunen
1901. urteko otsailaren 27an jaio zen Gaspar Montes Iturrioz
margolaria |
Iturria:
Lur Hiztegi Entziklopedikoa |
Irunen, Madrilen eta Parisen egin
zituen margolaritza ikasketak. Ikuspegiak margotu zituen batez
ere. 1927 eta 1930. urteetako Erakusketa
Nazionaletan parte hartu zuen eta bakarkako erakusketa ugari
egin zituen Madril, Donostia, Pabe eta Baionan. Gipuzkoa, Valentzia
eta Asturiasko eliza batzuetako horma irudiak ere egin zituen.
Sari ugari eman zioten. Haren lan nagusiak: Roncesvalles,
El embarcadero, Paisaje de Irún, Fuente de Narciso, Camino
de Behobia, Bidasoa, Otoño, Fuenterrabia, Aoiz eta Nieve
en Irún. |
1936.
urteko otsailaren 28an jaio zen Sigfrido Koch Arruti argazkilari
donostiarra |
Iturria:
Lur Hiztegi Entziklopedikoa |
Marrazki eta pintura ikasketak egin
zituen Donostiako Arte Ederretako eskolan. Hamasei urte zituela
atletismoan hasi zen eta Espainiako
txapelduna izatera heldu zen 400 metro hesidunetan. Hiru urte
geroago, bere aita eta aitona bezala, argazkilari izateko erabakia
hartu zuen eta Bartzelonara abiatu zen ikastera. Ondoko urteak
Alemanian, Holandan eta Belgikan eman zituen argazkigintzan.
1970. urteaz geroztik, erakusketa ugari egin ditu Euskal Herrian
eta Espainian. 1984. urtean Orreaga ikus-entzunezko muntaketa
aurkeztu zuen Donostian. Harenak dira, halaber, Museo de San
Telmo (1976), Euskalerria Neure Ametsa (1977) Itxaskaria
(1979), Misterios de Vizcaya (1981) eta Gure Sagardoa
(1985) liburuak. Donostian hil zen 1992an. |
El 1 de marzo
de 1884 nació el txistulari vasco Angel Lecue Oleaga |
Fuente:
Enciclopedia Auñamendi |
A los catorce años tocaba
ya el txistu con gran maestría. En sucesivas oposiciones
consiguió las plazas de txistulari de Ondárroa
(Vizc.), Zumárraga (Guip.) y Abanto y Ciérvana
(Vizc.). Vivió durante muchos años en Tudela (Nav.),
donde era toda una institución. Muere en la ciudad ribereña
en noviembre de 1972.
 |
Angel Lecue Oleaga, según
dibujo de Javier Suescun |
|
Euskonews & Media 68.zbk (2000/
2-25 / 3-3) |