| 1979ko
ekainaren 29an hil zen Madrilen Blas de Otero olerkaria |
| Iturria:
Lur Hiztegi Entziklopedikoa |
|
(Bilbo
1916-Madril 1979) Bizkaitar olerkaria, gaztelaniaz idazten zuena.
Gazte garaian Bilbon bizi izan zen, baina gero Bartzelonan eta
atzerrian ibili zen urte askotan. Hasierako olerki liburuetan
erlijio kezka antzematen zaio, San Juan de la Cruz-en eranginpean
eta metafisikaren inguruan. Garai hartakoak dira: Angel fieramente
humano (1950) eta Redoble de conciencia (1950). 1958an,
bi liburuok bildu eta Ancia izeneko bilduma argitaratu zuen.Ondoren,
gizarte gaiekin kezkatua zen eta bere poesia jende guztiari helarazten
saiatu zen. Hitzaren eta gizarte borrokaren arteko oreka bat bilatu
nahian idatzi zituen: Pido la paz y la palabra (1955),
En castellano (1960), Con la inmensa mayoría (1960)
eta Que trata de España(1964), olerki liburuak.1969an,
horiek denak bildu zituen Expresión y reunión
bilduman. Otero izan zen, G. Celayarekin batera, poesia soziala
deitu higikundearen ordezkari nagusia, eta gerra ondorengo olerkaririk
garrantzitsuenetako bat Espainian. Oterorena da halaber, Historias
fingidas y verdaderas (1970) hitz lauzko liburua. Oterok harreman
haundia izan zuen euskal olerkariekin. Gerra aurrean, Lauaxeta
ezagutu zuen, eta gerra ondoren Aresti izan zuen adiskide handia.
Arestiren olerkigintza Oteroren eraginpean idatzia da, aldi batez
behintzat. Arestik euskaratu zizkion, bestalde, Majoria haundiari
(1963) izeneko poemak.
|
| 1947ko
uztailaren lehenengoan jaio zen Donostian Arantxa Urretabizkaia
Bejarano idazlea |
| Iturria:
Lur Hiztegi Entziklopedikoa |
Gipuzkoar
idazlea, Donostian 1947ko uztailaren lehehengoan jaioa. Hondarrabian
bizi da. Historia eta geografia ikasketak egin zituen Bartzelonan.
Poeta, kontatzaile eta itzultzailea. Lur argitaletxearen inguruko
taldean hasi zen idazten, garaiko hainbat idazle ezkerti gazterekin
batera: R. Saizarbitoria, I. Sarasola, R. Arregi, etabar. Ibon
sarasolarekin batera itzuli zuen Frantz Fanon-en Afrika iraultzaren
alde (1970) eta harekin eta R. Saizarbitoriarekin idatzi
zuen Mendebaleko Ekonomiaren Historia (1970). 1977an Egin
Egunkarian hasi zen kazetari lanetan, eta geroztik, ETB-n eta
«Deia», «Egin», «El Correo», «El Mundo» y «El Diario Vasco» agerkarietan
lan egin du. Zinemarako lanak ere egin ditu, gidoilari moduan:
LaConquista de Albania (Alfonso Ungría, 1983) eta Lauaxeta-A
los Cuatro Vientos (J. A. Zorrilla, 1987). Bi poema liburu
idatzi ditu: San Pedro bezperaren ondoak (1972) eta Zergatik
Panpox? (1979), eleberri laburra; Aspaldian espero zaitudalako
ez nago Sekula Bakarrik (1983), ipuin liburua; Saturno
(1987), eleberria; eta Aurten Aldatuko da nire bizitza
(1992), gazteentzako kontakizuna. Euskalzaina da.
|
| El
1 de julio de 1940 fue inaugurado el Museo de Recuerdos Históricos
de Pamplona |
| Fuente:
Enciclopedia Auñamendi |
|
Museo de Pamplona
(Nav.). Fue inaugurado y abierto al público el 1 de
julio de 1940 y en él se guarda principalmente una
rica colección de banderas, armas y uniformes que son exponente
de las luchas del s. XIX. Tiene dedicadas salas a Zumalacárregui,
a los reyes navarros, a Iratxe, al cura Santa Cruz, a la «Legitimidad»,
al Requeté y a otras banderas, uniformes y condecoraciones.
Cuenta con biblioteca. |
Euskonews & Media 129.zbk
(2001 / 6-29 / 7-6) |