|
Bi
hilabetez gaisotasunaren larridura pairatu ondoren, uztailaren
1ean itzali zen, azken zortzi urteotan Eusko Ikaskuntzako Diruzaina
izan den Jesus Maria Alkainen bizia.
1978ko urtarrilean egin zen Elkarteko bazkide eta 1992ko abenduaren
12an aukeratu zuten diruzain. Horren ondorioz, Batzorde Eragile
eta Batzorde Iraunkorreko kidea izan da.
Alkain jaunak sendo erakutsi zuen beti zein barruan zeraman Eusko
Ikaskuntzarekiko atxikimendua. Eta Alkain jaunaren ekarpena nolabait
saritu nahian Elkarteak Ohorezko Bazkidea izendatu zuen, aurtengo
Batzar Nagusian.
Azken lau urteotan ere, eta Eusko Ikaskuntzaren ordezkari bezala
aritu zelarik, Jesus Maria Alkainek bere gain hartu zituen Jose
Miguel Barandiaran Fundazioko diruzainaren ardurak. |