|
Eusko Ikaskuntzak
arabar udal, administral-batzorde eta kontzejuen armarriak egingo
ditu, Arabako Foru Aldundiarekin uztailaren 24an izenpetu zen
hitzarmen baten bitartez. Proiektua hau aspaldi hasi zen diseinatzen,
eta elkarrizketa ugariren ondoren bi aldeek egokitzat jo zuten
lurralde historikoko armarrien egokitzapenari ekitea. Lana amaitzean,
laurehun armarri inguru gauzatuko dira. Kasu batzuetan, dagoenari
baliostasuna emateaz nahikoa izango da, baina gehienetan armarri
berri egokia burutzea izango da helburua.

Ramón
Rabanera, Arabako Ahaldun Nagusia eta Manuel María Uriarte,
Arabako Eusko Ikaskuntzako lehendakari ordea.
1995eko martxoaren
20ko Foru Arau batean oinarritu da proiektuaren nondik norakoa,
eta Eusko Ikaskuntzak toki bakoitzeko armarria burutzeaz gain
proposamenaren arrazoia dokumentatuko du, lan lerro paralelo baten
bitartez. Hori dela eta, bi talde arituko dira lanean. Batak armarriak
diseinatuko ditu eta besteak ikerketa historiko, biografiko dokumentala
burutuko ditu. Bi lanek bat egingo dute datu base bakar batean.
Proiektuaren iraupena
hiru urtekoa da eta lanaren amaiera Arabako Foru Aldundiak emaitza
publikatu egingo du. Halaber, Eusko Ikaskuntzak materiala erabili
ahal izango du, Mediatekatik lantzen ari den Euskal Kulturaren
Informazioko Zerbitzuan. Modu horretan, Zerbitzu horren eskaintza
birbaloratu egingo da, arabar armarriekin eta toki bakoitzeko
dokumentazio historikoarekin. |