|
Andoaingo
Udala epe motzera nahiz erdira garatzera doan kultur politikan,
kultur jarduera hori 3 ardatzen inguruan egingo da: 1) hezibide
kultural eta pertsonalerako hezkuntza politikak, 2) gertakari
eta ekintza kulturalak zabaldu eta ezagutzera emateko politikak
eta, 3) ondarearen azterketa, zaintza eta hedapen politika.
Zabalkunde eta ezagutzera
emateko politikan oinarrituta, Andoaingo Udalak, kultur ekintzen
zabalkunde eta hedapen politika horri laguntzeko, azpiegitura
eta gune erakargarriak eta eskuraerrazak izatea zein beharrezkoa
den kontuan hartuta, eta udalerriko bizitza kulturala osatzen
duten jardueren garapenean herritarren esku hartzea eta bertaratzea
bultzatzeko xedez, kulturgune berri bat eraikitzeko proiektua
onartu zuen: Bastero.

Bastero, zeina
eraikuntza egoera aurreratuan dagoen, musikaren, arte eszenikoen,
arte plastikoen eta zinearen zabalkundean eraginik izateko antolaturiko
kulturgunea da; horretaz gain, bertan kokatuko den Udal
musika eskolaren bidez, herritar orori musika heziketarako
aukera emango dio ere.
Kulturgune honek,
bertako gune desberdin horien arteko elkarlotura edo harremana
ahalbideratuko du:
. Gela
nagusia: 500 ikuslerentzako tokia eta 11 metro zabaleroan,
11 m. luze eta orraziraino altueran 17,5 metro duen eszenatokia,
horrek musikarako nahiz antzerkirako edozein ikuskizun ahalbideratuko
duen ekipamendu eszenikoa onartzen duelarik. Gainera, beste zenbait
ekintzek ere lekua izan dezakete: batzarrak, kongresuak, mitinak...
. Gela txikia:
200 pertsonentzako areto hau neurri txikiko emanaldiak eskeintzeko
dago aurrikusita, baita hitzaldiak, ikastaroak, bilerak, dantzaldiak,
etab.
. Erakusketa
Gela: espazio egitura desberdina duten 2 gunetan dago banatuta.
Lehenengoak, luzernario batez argi naturala jasotzen duen gunea,
3 dimentsioetako obrak erakusteko aukera emango du. Hormaren beste
aldera, panelen bidez banatua izan daitekeen bestea dago, obra
grafikoa erakusteko egokiagoa.
. Musika
Eskola: 2 pisutan antolatua, gelak nahiz gune osagarriak,
alegia, fonoteka, irakasle gela eta administrazio bulegoak daude
hemen kokatuta.

Bastero Kulturgunea,
"Peña Ganchegui y asociados" Arkitektura taldeak
1998an egindako proiektua da.
|