e-ikaskuntza-k kalitatea areagotzeko aurrerapausoa eman zuen

Eusko Ikaskuntzak antolatzen dituen internet bidezko ikastaro guztien bilera izan zen martxoaren 5ean Donostiako Miramar Jauregian.

Bileraren helburu nagusia master eta ikastaroen kalitate irizpideak bateratzea izan zen, ikastaro bakoitzaren berezitasunak aztertzeaz gain.

e-ikaskuntza programak zortzi master eta ikastaro interaktibo eskaintzen ditu 2002-2003 ikasturterako (ikus http://www.eusko-ikaskuntza.org/masters/indexeu.html).

Bilerara, ikastaro bakoitzeko zuzendari, koordinatzaile eta ikastaroekin lotura zuzena duten hainbat pertsona bildu ziren.

Publicado el nuevo cuaderno Ondare-21

Ondare 21El nuevo cuaderno de la sección de Artes Plásticas y Monumentales ha sido recientemente publicado con ocasión de las IV Jornadas Euskoart y tiene como objeto la revisión del Arte Neoclásico y Romántico.

El libro recoge cinco ponencias de prestigiosos especialistas como son José Angel Barrio, Julen Zorrozua, Mariano Jiménez, Francisco Javier de la Plaza y Ana de Begoña.

Las comunicaciones se organizan en seis secciones: el movimiento Neoclásico y la Ilustración; Arquitectura neoclásica y urbanismo en el País Vasco; las artes figurativas vascas en el Neoclasicismo; las escuelas de dibujo y la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País; el movimiento romántico y artistas vascos del Romanticismo.

Asimismo, se puede consultar una extensa y valiosa bibliografía sobre el tema.

Mas información en www.euskoshop.com

"Xabier de Landaburu: Euskaditik Europara" erakusketa Gasteizen

Eusko Ikaskuntzak eta Sabino Arana Kultur Elkargoak, euskaldunak eta Europaren eraikuntzaren gaineko erakusketa aurkeztu zuten martxoan 5ean.

Erakusketak, 50. urteurrena bete duen Europar Mugimenduko Euskal Kontseiluaren sorrera eta ibilbidea ezagutarazteko helburua du eta baita Xabier de Landaburu arabarraren zeregin profesionala erakustea. Kazetari gisa, Eusko Ikaskuntzako kide bezala, Euskaldunen Lagunen Nazioarteko Ligako idazkari moduan edota erbestean Aguirre lehendakariarekin izan zuen jarduerak azaltzen dira. Horretarako, panelak, erakusketa-beirasa, argazki eta agiriak ikusi ahal izango direlarik.

Lekua:Ignacio Aldecoa Kultur Etxea. Florida pasealekua, 9. Gasteiz.

Ordutegia:

astelehenetik ostiralera 9tatik 14etara goizez

 16etatik 20etara arratsaldez
 larunbatetan 9tatik 13´30etara



Euskonews & Media 158.zbk (2002 / 3 / 8-15)
 


Dohaneko harpidetza | Suscripción gratuita | Abonnement gratuit |
Free subscription


Aurreko Aleak | Números anteriores | Numéros Précedents |
Previous issues


Kredituak | Créditos | Crédits | Credits

Eusko Ikaskuntzaren Web Orria

webmaster@euskonews.com

Copyright © Eusko Ikaskuntza
All rights reserved