|
Ongarri
Kultur Elkartea 1959. urtean jaio zen, euskal gizartean zegoen
hutsune kulturala bete nahian, adierazpen kulturalak atzerapen
garrantzitsuak jasaten baitzituen. Ongarriren barnean atal desberdinak
zeuden: antzerkia, literatura, margolaritza, argazkilaritza, zeramika
eta zine-kluba. 70. hamarkadaren bukaeran eta 80. hamarkadaren
hasieran emandako krisiaren ondorioz, atal gehienak desagertu
egin ziren Kultur Elkartetik, eta argazkiak eta zine-klubak bakarrik
irauten dute bizirik.
Ongarriren bigarren
zikloa 1981. urtean hasten da. Azpiegituran aldaketa handia jasan
zuen jende gaztea sartu baitzen. Hasieran, Gipuzkoako Argazkilari
Elkartearekin eta geroago Euskadiko Argazkilari Taldeen Federazioaren
laguntzarekin egunero berritzen eta egokitzen zen proiektu bat
hazi zen. Nahiz eta gizartearen aisialdia, artearen munduan gertatutako
aldaketak eta Ongarriren zuzendaritzan egondako errelebuak, Ongarrik
oraindik bigentzia duela uste dut.
|
|
Gorka
Salmeron
Lakiola,
Legazpia, 1998 |
Elkartearen helburua
argazkilaritzarekin zerikusia duen edozein ekitaldi burutzea da,
hau da, ikastaroak, erakusketak, ikusentzunekoak, mahai-inguruak,
liburu edo katalogoen argitalpenak, etab.....
Orokorrean bi atal
nagusitan ibiltzen da. Alde batetik, bazkideentzako ekitaldiak
eta bestetik publiko guztientzako ekitaldiak.
Publiko guztientzako
atalean, erakusketak aipatu behar ditugu, ospe handiko atzerriko
zein Euskal Herriko argazkilarien lanak aurkezten ditugularik.
Orain arte, 100 erakusketa baino gehiago antolatu ditugu. Hauen
artean eta batzuek izendatzeagatik, ALBERTO SCHOMMER, SIGFRIDO
KOCH, GORKA SALMERON, EDUARDO ARRILLAGA, ESMERALDA ZAPPAROLI,
JOSE RONCO, ROBERT DOISNEAU, RALPH GIBSON, GEORGE KRAUSE, TOTO
FRIMA, PATXI COBO, ANTONIO BLANCO, GABRIELE BASILICO, ALEYDIS
RYSPA, BERNAD PLOSSU, GABRIEL CUALLADO, JOAN FONCUBERTA, MANUEL
SERRA, ALBERTO DIAZ "KORDA", OLIVIA PARKER, MIMMO JODICE,
GARRY WINOGRAND, TINA MODOTTI, KOLDO CHAMORRO egon dira. Esposizio
hauen inaugurazioetan egilea egon da edo egileari buruzko hitzaldi
bat, mahai-inguru bat edo kantaldi bat antolatu izan da. Esposizioak
aparte, hitzaldiak, solasaldiak eta tailerrak antolatzen dira,
argazkian dauden planteamendu estetiko, tekniko eta filosofikoaz
eztabaidatzen delarik. Ekitaldi hauetara argazkilariak eta artista
plastikoak soilik ez ditugu ekartzen, baizik eta idazle eta musikariak
ere bai, hauekin zerikusi handia baitugu obrak sortzeko orduan.
 |
|
Alberto
Schommer |
Gure asmoa beti izan
da gaur egun argazkilaritza munduan jorratzen diren estilo desberdinak
erakustea eta hori bakarrik argazkilari interesgarrienak ekartzean
lortzen da. Aldi berean ,herriari eta herrikoentzat abantaila
da beste hiri handietan ikusten diren erakusketak ekartzea, horrela
ez dute zertan Bilbo , Donostia edo Gasteizera joan beharrik.
Guk hiri handiak eskaintzen duten argazki erakusketa hurbiltzea
nahi dugu Elgoibarrera. Beraz, elkarte batek lan interesgarria
egin dezan horrelako ekintzak burutu behar dira, hauek emaitza
onak eskaintzen baitizkizu. Ez da harrotasuna lortzeko, baizik
eta kalitatezko ekitaldiak eginez, azkenean emaitza oso onuragarriak
direlako.
Aldi berean, eta
batzuetan, argazkilariari bere erakusketaren ordez argazki bat
erosten diogu. Baina hau 80. hamarkadan eman zen gehiago, 90.hamarkadan
obren erosketak gutxitu egin baitziren. Momentuz ez dugu argazkien
sailkapenik egin eta argazki hauek ez ditugu mugitzen erakusketa
gisa, oraindik, atal batzuk oso pobre daudelako eta gaur egun
jorratzen den argazkilaritzarekin zerikusi gutxi baitu. Gure argazki
bildumaren barruan, 70 eta 80.hamarkadako argazkiak daude, baina
ez dugu erosketa sistematikorik segitu.
 |
|
Alberto
Diaz "Korda". "Guerrillero heroico",
1960. |
Ikusten denez, guk
herri desberdinetako argazkilariak ekartzen ditugu, gure asmoa
aberasteko era bakarra da. Gaur egun ezin zara kanpoan gertatzen
denaren itsu eta mutu gelditu, kalitatea murrizten baituzu. Argi
gelditu behar da gaur egun galeriak eta arte merkatuak eramaten
dituzten ildoak edo bideak guk eramaten ditugunaren ezberdinak
direla, akaso, antagonikoak. Honekin ez diot galeristek erakusketa
txarrak egiten dituztenik, baizik eta beren jarrera eta helburuak
gurearekiko oso ezberdinak direla. Gureak ez du ekonomiaren kutsua.
Esan behar ere, gaur egun Euskal Herrian dauden argazkilariak,
profesionalki egoera larrian bizi izaten direla, hemen argazki
mundurako azpiegitura oso eskasak eta tamalgarriak daudelako.
Ez da bere profesionaltasuna kontutan hartzen eta horregatik bizirik
segitzea nahi badute kanpora joan behar dira, Bartzelona, Madril
eta ahal baldin badute atzerrira. Hemen argazkiarekiko dugun balorazioa
oso pobrea da. Hemengo argazkilariek, askotan eta gehienak, enkarguzko
lan komertzialak burutu behar dituzute bere lan profesionalak
mantentzeko eta, lanbide gisa, nahiko margen txikia eskaintzen
du.
Azkeneko urteetan,
Elgoibarko Udaletxearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko
Jaurlaritzak noizbehinka emandako diru laguntzaren bitartez liburuak
argitarazten hasi gara; hasieran Bartzelonako Focal argitaletxearekin
eta orain guk geuk. Aurten, euskal argazkilarien monografikoak
izango diren sail berri batekin hasiko gara. Hiru liburu argitaratuko
dira eta hauek duten erantzunaren arabera, sail honi jarraipena
emango genioke hurrengo urteetan. Nahiz eta proiektua egiten den
heinean finkatzen joango den, atzerriko zein estatuko autoreak
sartzeko aukera dagoela ikusten dugu, Euskal Herriko autoreak
beste merkatuetan erraztasunez sar ahal daitezen. Bi proposamen
hauek zentzuzkoak iruditzen zaizkigu, bai Euskal Herriko argazkilariak
soilik edo atzerrikoekin nahasturik baldin badaude. Bigarren proposamen
honetan dirulaguntzak aztertu beharko ziratekeen.
 |
|
Koldo
Chamorro |
Beste ekitaldi batzuen
artean Ongarrik duen argazki bilduma eta datuen bilketa sistematikoa
aipatu beharko genituzke. Esposizioetarako baldintzak, obren erosketa,
alokairua edo katalogo baten edizioa izaten dira. Elgoibarren
jarritako erakusketetan erositako obrekin eta beste argazkilariek
oparitutako obrekin bilduma bat osatzen joan gara. Argazkilarien
lanen difusioaz gain, hauei erosten dizkiegun obrekin, artistak
sustengatu eta nahasirik dagoen merkatu bat normalizatzea nahi
dugu. Bestetik, Euskal Herrian, nazio mailan eta hiri garrantzitsuenetan
argazkiari buruzko informazio eta albiste guztiak biltzen ditugu,
urte batzuk barru argazkiak jasandako bilakaeran erabil ahal izateko.
Informazio guzti hau enkuadernartu eta Euskal Argazkilari Taldeen
Federazioan gordetzen delarik.
Bestetik, Elgoibarko
Udaletxeak lagatako 50 metro karratuko lokal bat dugu. Lokal honen
barruan liburutegia, laborategia eta gela polibalente bat dago,
Ongarriko bazkide guztiak erabiltzeko ahalmena dutelarik. Laborategian
zuri-beltzeko hiru anpliadora eta kolorezko bat dago. Liburutegiak
1500 liburu, aldizkari, katalogo eta bideoak daude, mailegu zerbitzua
egonik bazkideentzako. Bazkideek aldi berean, gela polibalentea
erabili dezakete beraien tailerrak, ikastaroak eta bilkurak ahal
izateko. Aldi berean, txangoak antolatzen dira, Donostia, Bilbo
eta Zarautzeko galeria eta museoetara.
Argazkiak webgune
hauetan argitaratuta daude:
www.ongarri.com
www.artplus.es/fotobd/gal_scho/default.htm
www.zonezero.com/korda/korda.html
www.zonezero.com/exposiciones/fotografos/vigo2/chamorro.html
|