| Francisco
Iturrino pintorea Cagnes-sur-Mer herrian zendu zen 1924ko ekainaren
20an |
| Iturria:
Lur eta Auñamendi |
|
Santanderren
1864an jaioa, 1878an Bilbora joan zen bere familiarekin batera.
Bilbon eta Parisen egin zituen pintura ikasketak. 1901 urtean erakusketa
egin zuen Parisen Pablo Picassorekin batera. Akoaforteak landu zituen
nagusiki. Obra nagusiak: Cerrado de toros, Feria de Salamanca, Las
sevillanas, Retrato, Femmes á cheval, Escenas andaluzas,
Salamanquinos, Romería andaluza, Las charras, Fiesta flamenca,
En 1a feria, Juerga en el cortijo, Feria, Mujeres a caballo, La
torada, Carbón, Mujeres, Retrato de Manuel Losada, Caballos,
Tentadero eta La merienda. 1922an zango bat moztu behar izan zioten
eta diru premia larrian zegoenez Picasso, Bonard eta Matisse lagunek
diru bilketa bat bultzatu zuten Cagnes-sur-Mer herrian etxetxo bat
erosi eta pintatzen jarrai zezan. Handik bi urtera zendu zen. Grina
handiko gizona izan zen Iturrino, batzutan primitiboa bere izaera.
Bi garai bereiz daitezke Iturrinoren obran: lehenengoan kolore ilun
eta astunak erabiltzen ditu eta bigarrenean berriz distira eta argitasuna
dira nagusi.
 |
| Iturrinoren obra bat, Bilboko Arte Ederretako
Museoa. |
|
| Xabier
Otaegi Lizarralde ,"Txirri", nace en Donostia el 21 de junio
de 1952 |
| Fuente:
Enciclopedia Auñamendi |
|
Personalidad cultural guipuzcoana. Encarna desde su creación
en 1972 a Kixki del grupo de payasos guipuzcoano Kixki ta Mixki
ta Kaxkamelon, pasando a ser Txirri en 1985 del también grupo
Txirri, Mirri ta Txiribiton, el cual alcanza gran éxito por
su actuación semanal en ETB. Graduado social, durante ocho
años toma parte en el grupo de teatro donostiarra Iztunde;
dirige varios programas infantiles así como para euskaldunberris
en Radio Popular de San Sebastián durante tres años.
 |
| Xabier Otaegui Lizarralde (izda.), en el grupo
Kixki, Mixki ta Kaxkamelon (1989) |
|
| Ekainaren
24an San Juan Bataiatzailearen eguna ospatzen da, udako solstizioaren
ospakizunaren adierazpen kristaua |
| Iturria:
Auñamendi eta Aguirre Sorondo, Antxon: "Guia de Fiestas:
Calendario Festivo" |
|
Egun honetako gaua onuragarritzat hartzen da, gaitzak sendatzeko,
babeserako eta hildakoen atsedenerako. Euskal Herriko leku batzuetan,
gau honetan, gorputzak garbitzen zituzten erreka eta iturrietan, eta
baita abereak eta etxeko gauzak ere. Ihintzak ere aipatutako gaitasunak
zituen, horregatik, San Juan Belarrak deritze gau honetan biltzen
diren belarrei, beste batzuen artean, berbena-belarra, kamamila, iratzea,
lizarra eta intxaurrondoa. Sua da birsorkuntza eta berritze usadio
garrantzitsu bat, horregatik, bezperan, San Juan sua pizteaz gain,
aurreko urtean bildutako adarrak erretzen ziren eta piztutako adar
horiek lurretara eramaten ziren, kontu handiz, uztak babestu eta indartzeko. |
Euskonews & Media 215. zbk (2003 / 06 /
20-27) |