1931ko otsailaren 7an «Euskal Eresi ta Izkuntzaren Alde» izeneko orrialdea zabaldu zuen El Pueblo Vasco egunkariak

Joseba Zubimendiren eraginez, El Pueblo Vasco egunkari donostiarrak «Euskal Eresi ta Izkuntzaren Alde» izeneko orrialdea zabaldu zuen, euskaraz, astero. Zubimendi bera izan zen bertako zuzendaria.

Euskal Eresi ta Izkuntzaren alde

Euskal Eresi ta Izkuntzaren alde.

Euskal kantu tradizional eta berrien partituraren bat azaltzen zuen, kronikak, albisteak, izkirimiri eta poematxoren bat ere. Almandoz, Guridi, Garbizu, Imaz, Kerejeta, Gorostidi, Iruretagoiena, Erentxun, Lasagabaster, Dadie, Urteaga, Mokoroa... garaiko konpositore garrantzitsuenen lanak argitaratu zituen letra eta partiturarekin. Jendeak igandeetan erosten zuen bilduma osatzearren.

Idazle kolaboratzaileen artean Ander Arzelus Luzear, Carrasquedo, Arantzate, Goikolako Txoria nabarmentzen dira. Emakumezkoak ere jakin izan zituen biltzen, Ira, Egurrola ahizpak, Goikolako Txorikumea, Almandoz...

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media