HARITZ
IRURETA
Kaixo,
ni Haritz Irureta edo tt3 naiz. 76-ko Abenduan jaio nintzen Zarautzen
eta bertan jarraitzen dut oraindaino. Leioa-ko unibertsitatean
arte ederretako lizentziatura burutu nuen 95-ean eta ordueskeroztik
artearen munduan nabil lan ezberdinak egiten. Plan berrikoa naiz,
baina, arte grafikoetan espezializatu nintzela esan daiteke, berau
izan baitzen gehien jorratu nuen atala.
Karrera
amaitu nuenean, arte grafikoak lantzeko aukera asko murriztu zitzaidan
(baliabiderik ez nuenez) eta beste alor batzuk jorratzeari ekin
nion, ala nola espraiak, graffitiak egiteko, pintura, muralak
egiteko, ordenagailua, akuarela... Serigrafia empresa batean lanean
hasi nintzen eta serigrafia ere landu dut, nikiak, pegatinak eta
koadrak egiteko.
Ikusten
duzuenez, gehienok bezala denetik apur bat egiten dut, diseinuak,
muralak, ilustrazioak, komikiak...
Urte hauetan, bakarka naiz kolektiboki erakusketak egin ditut,
gehienak tabernatan (Zarautz mailan) eta pare bat kanpoan. Kanpoan
egin ditudanak kolektiboak izan dira, arte ederretako ikasleok
egin genuena bat eta "pinta y Colorea"-koa bestea.
Beno ta besterik gabe hemen agurtzen naiz. Nire lanak gustokoak
izango dituzuelakoan.... beste bat arte!
ERAKUSKETA
- EXPOSICIÓN