LUIS JAVIER ARRIETA

LUIS JAVIER ARRIETA

Arrasaten jaioa, 1945-02-05

Ikasketak Eskola Politeknikoan egin zituen, industria Magisteritza burutuz

Fagor enpresako Export manager da gaur egun.

1990ean hasi zen margotzen Bergarako pintura eskolan, Ion Balentziaga irakaslearekin. Geroxeago, bi urtez, Arrasateko Monterron Jauregiko ikastaroetan hartu zuen parte, Imanol Moreno eta Cesar Cimiano irakasleekin.

"Arrasate Margo Taldea"-ren sortzaileetariko bat da etapa berrian Abdón Juaristi, Luis Laskurain, Clara Gangutia eta Julian Ugarte margolariak izan ditu irakasle.

Erakusketa batzuetan hartu du parte, bakarrik zein talde agerraldietan, batez ere AMT-koekin.

2000. urtarrilean erakusketa bat izan du Arrasateko Harresi Arte Aretoan, egundoko arrakasta lortuz.

Arrietaren pintura hiperrealismoaren mugan dago eta inpresionismoak eraginda marrazki eta kolorearen garbitasunean bilatzen du zehaztasuna.