Latinez: Lullula arborea
Gaztelaniaz: Totovía
Ingelesez: Woodlark
Frantsesez: Alouette lulu
Deskribapena
Hegatxabal arruntak baino leku arbolatsuagoak maite ditu: zuhaixkak dituen
eremu bat edo baso ertzak, esate baterako; hariteria elektrikoaren kableetan
kokatzea gustatzen zaio. Lumadia arrea duelarik, ez da erraza ikusten,
batez ere lurrean alde batetik bestera dabilenean haren elikagai nagusia
diren intsektu eta hazien bila.
Errazago ikus daiteke zuhaixka baten gainean pausatzen denean, edo airean
dagoelarik bere kantua egiten duenean. Edonola, honen kantua ez da hegatxabal
arruntarena bezain
ozen eta luzea.
Tamaina
Luzera: 15 cm
Pisua: 24-35 g
Biologia
Euskal Herrian eta Penintsulako iparraldean ugaltzen diren pirripio gehienek,
ugaltze-eremuak uzten dituzte neguan, baina ez dakigu zein diren haien
negu-lurraldeak. Hegatxabal arrunta moduan, kantua, delikatu eta armoniatsua
dauka eta gure lurretan azken hau baino urriago da.
NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.