Euskonews Gaztea

Gaiak

Zalatanbor, Gaztelu estrategikoa

Garazi ETXABARRI, Andrea ROZADA
DBH 4.mailako ikasleak

Zalatanbor Lizarrako harkaitzetan kokatutako gaztelu estrategiko bat da; haitzeko fisionomia aprobetxatuz bost eraztun defendatzailez inguratutako gaztelu harritsua da.

Argazkia  
Argazkiaren eskuineko harkaitzean Gaztelu nagusia - Zalatanbor. Argazkia: hiru.com

Lizarrako hiriburuak bi gotorleku zeuzkan: Zalatanbor eta Belmetzer.

Aurkitutako lehenengo datuak 1024.urtekoak dira, eta dirudienez Xemeno Ogaiz tenientea gazteluan bizi izan zen haitz txikian. XIII.mendean gotorlekuari Zalatanbor deitu zioten. Defentsarako balore estrategiko garrantzitsu bat zeukan Gaztelaren kontra borrokatzeko: 1203.urtean Alfonso VIII Gaztelakoak eta Alfonso IX Leonekoak Nafarroa eraso zuten. Hauek gehienbat Lizarra erasotu zuten bertan Diego Lopez Bizkaikoa baitzegoen, baina Lizarrako defentsak oso trinkoak zirenez jazarpena uztea erabaki zuten. Hurrengo mendeetan zehar Gaztelar eta Nafarren arteko jazarpenak ugariak izan ziren.

1276.urtean Belmetzer gaztelua eraiki zuten Zalatanbor gotorlekua indartu nahian, nahiz eta Zalatanborren aldaketa batzuk egin hau solidotzeko. Talaia moduko dorre bat eraiki zuten mendilerroa jarraituz eta horrela Gaztelaren bidea kontrolatzen zuten. Hiru gotorleku hauek harresi baten bidez elkartuta zeuden.

Zalatanbor gaztelua XIII, XIV eta XV.mendeetan erregeen bizilekua izan zen. XV.mendean, Agramondarren eta Beaumondarren eraginez gaztelua hondamendira bidali zuten. Azkenean, gotorlekua Gaztelaren eskuetara pasa zen. Frantzia urrun mantentzeko defentsarako plana sortu zuten, Iruñean. Beraz, Zalatanbor gaztelua (1572) abandonaturik utzi zuten.

Hiru fasetan

  Argazkia
Argazkia: Bernardo Estornes Lasa.

Hiru fasetan egin zen Zalatanborren eraikuntza. X eta XI. mendeetan lehenengo fasea izan zen. Gazteluaren sendotzea harkaitz txikietan; dorre altu bat eta bere inguruan harresia egin zituzten.

Bigarren fasean, XII. Mendean, gazteluaren trinkotasuna handitu zuten harkaitz handian. Gotorlekura sartzeko harrien gainean ate txiki bat eraiki zuten ziur aski egurrez egindakoa. Goiko zatian dorre karratu bat eraiki zuten. Gaur egun ez dago dorre horren arrastorik.

Hirugarren fasean, errefortzu gehiago egin zituzten Zalatanbor gazteluan. Harresi gehiago eta hirugarren zonaldean, ondoko aldean, defentsarako bi harresi berri egin zituzten. XIII. mendean amaitu zuten. Hemen eraikin garrantzitsuena zegoen eta erregeak bizi izan ziren bertan.

Gaur egun, Zalatanbor gazteluan arkeologia espedizioak egiten dira. Nafarroako Gobernuko gazte-lekuak antolatzen dituzte, eta 2000. urtetik aurrera hainbat gazte etorri izan dira Europako leku desberdinetatik(18-27 urtekoak). Zalatanborrez gain Santo Sepulkron eta Santo Domingoen harresiak berreraikitzen dituzte.