
Deskribapena
Buruaren profila nahikoa sakona du; betzuloen
gainean tentakulu laburrak ditu, harizpi formako digitalizazioek osatuak.
Kolorea da arrain honen ezaugarrietatik deigarriena; izan ere, koloreaz
gain, orbainak ere aldatzen ditu arrain honek. Hori guztia segundo gutxi
batzuetan egin dezake, animo-egoeraren arabera; marra edo banda marroi
ilunak izaten ditu. Ar batzuk erabat beltzak edo urdin ilunak izaten
dira; emeek ordea, urre kolore deigarria har dezakete (aurkikuntza aparta
urpekari batentzat), eta gero, bere jatorrizko kolorea berreskuratu.
Tamaina
Gehienez ere 12 cm luze izan dezake.
Biologia
Arrain bentonikoa da; uda hasieran ugaltzen
da. Elikadura: moluskuak, krustazeoak eta anelidoak.
Habitata
Hondo harritsuetan, 1 m eta 10 m bitartean
aurkituko dugu.
Hedapena
Atlantikoa.
NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.