
Latinez: Gypaetus barbatus
Gaztelaniaz: El Quebrantahuesos
Ingelesez: Bearded Vulture
Frantsesez: : Le gypaète barbu
Deskribapena
Lumaje nabarmena agertzen du, gainerako hegazti sarraskijaleengandik
bereizten duena. Eztarri papar eta sabelaldeko lumak gorriztak dira,
eta kontraste bizia egiten dute buruan dituen zuri horixkekin. Begietatik
mokorainoko aldean inguru-xingola beltza du, maskara baten antzera.
Latinezko izenak, gypaetus barbatus, sai-arrano bizarduna adierazten
du. Buru gainean luma tente batzuk agertzen ditu, asaldaturik dagoenean
zabaltzen dituenak, arranoek egiten duten bezala.
Azpian, begi horixka eta esklerotikako zirkulu gorriminez inguratuek,
begirada mehatxagarria ematen diote; moko gris luze, kakodun eta amaieran
beltz baten gainean nabarmentzen dira.
Bizkarraldea eta isatsa gaua bezain ilunak diren arren, luma bakoitzak
lerro zurixka bat agertzen du erdian, hegoei distira metalikoa emanez.
Hanketako tartsoak lumaz jantziak dira eta atzazalak luzeak dituzte.
Ugatza dugu Europako harraparirik handiena.
Tamaina
Luzera: 120-140 cm.
Hego-luzera: 275 cm. Pisua: 6-8 Kg.
Biologia
Hegazti geldikorrak ditugu ugatzak, eta lurralde propioa dute bizitza
osorako, bikotekidearekin konpartitzen dutena. Lurralde horretan badira
leku batzuk garbi mugaturik, esaterako, habia inguruko aldea.
NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.