Latinez: Genetta genetta
Gaztelaniaz: La gineta
Ingelesez: Common Genet
Frantsesez: : La genette commune
Ezaugarriak
Penintsulan dagoen biberrido bakarra da. Katuarekin oker daiteke, baina
bere buztan luze iletsuak, eta bereziki bere kolore urdin horixkaren
gainean beltzez pikardatua egoteak lagunduko gaituzte katajineta arrunta
ezberdintzen. Buru luzea, mutur zorrotza eta belarri zabal eta nabariak
ditu, entzun pantaila gisa erabiltzen dituelarik.
Katajinetaren atzazalak atzera egiten dute, beraz ez dira hatzetan ispilatzen,
katuen antzekoak izanik. Lau hatzapar dituzte eta borobilak dira, katuenak
baino txikiagoak. Gainera hauen artean dagoen tartea txikiagoa da.
Gorotzak beti leku nabarmenetan ipintzen dituzte (harkaitz, enborretan,
etab) eta beti kopuru handian, gorotz-pilaketa handiak eginez.
Tamaina
Gorputza eta burua: 50-58 cm.
Buztana: 40-48 cm.
Pisua: 1-2,5 kg.
Biologia
Gautarra da. Zuloren batean ezkutaturik ematen du eguna eta ilundu ostean
zereginak egiteari ekiten dio. Ehiza egiteko zelatan egoten da, lurrean
zen zuhaitzetako adar ahuletan. Salto eta korrika egiteko buztanaz baliatzen
da, lema modura, zuhaitzetatik buruz behera jaisteko ere gai da.
Animalia bakartiak dira.
Ernaldia urte osoan da, baina bereziki otsail-martxotik abuztura bitartean.
Ernaldiak 70 egun inguru irauten du, bat eta lau kume artean izanik.
Zuhaitz zaharren batean edo beste zuloren batean hazten da 16 urte arte
bizi daitekeelarik.
Elikadura
Denetarik jaten du, hegazti, ornogabeko, fruituak... urtaro eta eskaintzaren
arabera.
Habitata
Edozein motako basoetan bizi daiteke. Baso autoktonoetan, landazabaleko
baso isolatuetan eta errekako zapalda edo pinudietan bizi da, beti ere
babesteko dagoen harkaitz edo zuhaitz zaharren batetik hurbil, nahiz
eta baserri utziak, ganbarak eta txabola zaharrak ere aprobetxatzen
dituen.
NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.