Euskonews Gaztea

72 zbk.












Amilotx urdina








Naturaren Ahotsa

Amilotx urdina

ADEVE ADEVE

Latinez: Parus caeruleus
Gaztelaniaz: El herrerillo común
Ingelesez: The Blue Tit
Frantsesez:La Mésange bleue

Deskribapena
Txori txiki eta eder honek buru, garondo, hego eta buztan urdinak agertzen ditu. Aurpegia zurixka izan ohi da, begia zeharkatzen duen marra batez apaindua, idun beltzak bular horiaren hasiera markatzen duelarik. Bizkarra berdexka du, baina ñabardura urdinak ditu ere. Zuhaitz kanpoko aldeetan, adartxo finen artean, intsektu, larba eta beldarrak etengabe
bilatzen dituen bitartean behatzea arrunta izaten da.

Tamaina
Luzera: 12 cm
Hego-luzera: 20
Pisua: 9-10 g

Biologia
Bertizko jaurerriko parke naturalean jokabide sedentarioa agertzen du neguan zehar, iparraldetik datozen txorien mugimendu ibiltari eta migrazioen ondorioz, populazio tamainak hazkunde nabaria agertzen badu ere. Zuhaitzetako zuloetan egiten du habia; horrelakorik ez topatzekotan, helburu horrekin jarritako habia-kutxak ere gogoko dituelarik. Zuloa goroldioz eta belarrez betetzen du, eta ondoren lumez estaltzen du.
Emeak 7-12 arrautza errungo ditu, eta 15 egunetan zehar inkubatuko ditu.

NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.