Euskonews Gaztea

75 zbk.












Kaskabeltz handia








Naturaren Ahotsa

Kaskabeltz Handia

ADEVE ADEVE

Latinez: Parus major
Gaztelaniaz: Carbonero Común
Ingelesez: Great Tit
Frantsesez: Mésange charbonnière

Deskribapena
Tamaina aldetik txolarrearen antzekoa da, baina lerdenagoa, eta jokaera bizia eta geldiezina agertzen du.
Buru beltza, masail zuriak eta bularretik luzatzen den paparreko kolore beltza nabarmentzen dira. Orban beltz hori, arren kloakaraino luzatzen da. Baina emeen eta gazteen kasuan, orbana horren markatua ez izateaz gain, laburragoa da.
Bere kantu bereizgarriak (txi-txi-pin antzeko soinu errepikatuak) gure udalerrian pe-pe-txin izena ekarri dio.

Tamaina
Luzera: 14 cm.
Hego-luzera: 22 cm
Pisua: 19 g.

Elikadura
Pinu-beldar ugariz elikatzen da, eta basoetako izurriteak eragiten dituzten beste hainbat espezie xilofago eta defolianteen beldar, pupa eta larbak ere jaten ditu.

NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.