Latinez: Squatina squatina
Gaztelaniaz: El angelote
Ingelesez: The angelshark
Frantsesez: L’Ange de mer commun
Nola antzeman
Aingeru guardakoaren gorputzak kolore marroi grisaxka eta harea–antzekoa
du. Oso bular–hegats handiak ditu eta hego–itxura ageri dute; hortik
datorkio marrazoari bere izena. Sabel–hegalak ere handiak ditu; bizkar–hegatsak,
berriz, atze–kokapenekoak ditu erabat.
Handia du muturreko ahoa, hortz txiki eta zorrotzez horniturikoa. Hortzek
oin zabala dute beheko aldean.
Begiak txiki samarrak ditu eta horien alboan espirakulu handi batzuk
dauzka. Aurpegiaren aurreko aldean kokatuta daude sudurzuloak eta bi
barbula dituzte alde banatara.
Tamaina
Luzera: 90–120 cm; 2 metro ere izan ditzake.
Pisua: Oro har, 10–25 kilo; baina 80 kilotara irits daiteke.
Biologia
Ugalketa sistema obiparoa du. Uda–sasoian, 10–25 kume inguru erditzen
dituzte emeek, 25 cm–ko luzera dutenak, gutxi gorabehera.
Elikadura
Jatun handia da. Hondoko arrainez, moluskuez eta krustazeoz elikatzen
da.
Habitata
Hondo hareatsu eta lohitsuetan ageri da, 60 metroko sakoneratatik hasi
eta 300 metrora bitartekoetan.
Hedapena
Atlantikoan eta Europako kostalde osoan bizi da, hasi Itsaso Beltzetik
eta Eskandinaviaraino.
Arriskugarritasuna
Arriskutsua da uretatik kanpo dagoenean.
NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.