Euskonews Gaztea

81 zbk.











Eskulapioren sugea
Eskulapioren sugea








Naturaren Ahotsa

Eskulapioren sugea

ADEVE ADEVE

Latinez: Elaphe longissima
Gaztelaniaz: Culebra de Esculapio
Ingelesez: Aesculapian Snake
Frantsesez: La couleuvre d’Esculape

Ezaugarriak
Tamaina handiko sugea, bataz besteko 1,5 metrokoa izanik, gorputz luzea eta liraina, buru luzea eta mutur biribila ditu. Bizkarreko kolorazioa urdinxka arrea, marroi berdexka ditu; ezkata leunak zuri edo horiz pikardatuak eduki ditzake. Ez dira bizkarretik erregulartasunez hedatzen, beraz, pikardadura eten itxura dauka. Sabela argi horixka edo zuria izan ohi du.

Tamaina
200 cm luze da.

Biologia
Gau ohiturak dituen espezie honek letargian ematen du negu osoa. Martxoa aldera itzartu eta zertxobait geroago estaldurak hasiko dira. Emeak 5-10 bat arrautza jartzen ditu, 2 x 4 cm-koak izanik. Hauek zabaldu eta berehala jaio berriak haien kabuz bizi dira; ia 30 cm-takoak izaten dira.
Eskulapioren sugea lehortarra da eta zuhaitzetara igotzeko ohitura du, oso gorakari arina baita. Batzuetan egunak ematen ditu zuhaitzetako adarretan. Mikrougaztunez, narrastiz, txoriz eta hauen txitez elikatzen da eta habiara igota harrapatzen ditu. Gizakiarekiko ez da arriskutsua, hertsinguratuta baldin badago fizatzera hel badaiteke ere, baina ez du inolako kalterik sortuko. Gehienean ere hortzetako marka tipiak utzi ahal ditu. Oso luzea denez gero gizakiarengandik jazarpen gogorra jasan du eta oraindik ere jasaten ari da. Duen beste arrisku bat kotxe kolpaketarena da, bideak eta errepideak gurutzatzeko edota erdian eguzkitan egoteko ohitura baitauka.

Elikadura
Maiz, egunak eta egunak ematen ditu zuhaixken adarretan barna. Adar artean zoruan bezain ongi moldatzen da taxuerari eta ezkatok dituzten ertzei esker, gorputzak ukipen-eremu zabala du eta. Zuhaixketan dabilenean, hegaztiak eta haien habietako arrautzak eta umeak harrapatzen ditu, bai eta muxarrak, muskerrak eta sugandilak ere. Lur gainean denetariko saguak, satitsuak eta intsektuak (kilkerrak eta matxinsaltoak) atzematen ditu. Jatun handia da eta trebezia handiarekin jotzen du erasoa. Harrapakinak tinko estutuz hiltzen ditu, eta jarraian oso-osorik irensten ditu, burutik hasita.

Habitata
Landaretza ugaria den toki heze eta eguzkitsuetan aurkitu ohi da. Habitat nagusia landazabala eta hosto erorkorreko basoaren artean du. Giro hau dagoen tokietara bizitzera doa, non zuhaixka eta landaretza sasiarteak eta pinudi bazterrak zein eukaliptoak aprobetxatzen ditu. Basoaren barrenean baina batez ere hauen agerrunetan bizi daiteke.

NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.