Euskonews Gaztea

89 zbk.











Tuntun arrunta









Naturaren Ahotsa

Tuntun arrunta

ADEVE ADEVE

Latinez: Prunella modularis
Gaztelaniaz: Acentor común
Ingelesez: Dunnock
Frantsesez: L’accenteur mouchet

Deskribapena
Txolarre emearen antz handia du, baina buruan eta bularrean aurkezten dituen tonu gris ilunei begiratuta bereiz daiteke. Marra arrez zerrendatutako alboak eta bizkar gaztainkara aurkezten du, baina ezaugarri bereizgarrienak zuhaixka geruzarako joera, moko intsektujale berezia eta buruko eta bularreko tonu gris ilunak dira.

Tamaina
Luzera: 14–15 cm.
Pisua: 20–22 g.

Biologia
Nafarroan bikote habiagileak sedentario modura jokatzen dute, udazkenean eta neguan, Europako erdialdetik eta iparraldetik datozen ale negutarren etorreraren ondorioz, populazioa handitu egiten bada ere. Neguak hotzak direnean, inguruetako mendietakoak ere kostaldeko eremu epelagoetara hurbiltzen dira. Habiak apirilaren hasieran egiten dituzte. Bi helduek habia eraiki ondoren, emeak 4–5 arrautza erruten ditu, hurrengo 12–13 egunetan zehar berak inkubatuko dituelarik. Ondoren txitak jaioko dira, eta oraindik beste 15 egun emango dituzte habian.

NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.