Euskonews Gaztea

91 zbk.











Murgil handia









Naturaren Ahotsa

Murgil handia

ADEVE ADEVE

Latinez: Podiceps cristatus
Gaztelaniaz: Somormujo lavanco
Ingelesez: Great Crested Grebe
Frantsesez: Grèbe huppéz

Deskribapena
Buruaren alboetan kokatutako luma–apaingarri beltzak eta masail gorriak murgil handiaren eztei–jantzi deigarriaren ezaugarri ikusgarrienak dira. Neguan tonu apalagoak agertzen ditu, masailetatik eta begien gainetik zabaltzen den kolore zuria eta pileo beltza nabarmentzen direlarik. Igeri egiterakoan, tonu zuriz apaindutako lepo fin eta luzea tentea, eta gorputza erdi murgilduta eraman ohi du. Aireratzerakoan, metro batzuetan zehar uraren gainean korrika egin ondoren hasten da hegan.

Tamaina
Luzera:47–56 cm.
Hego luzera: 73–86 cm.

Biologia
Zingira, aintzira eta ur geldietan ugaltzen da, ertzetan landaretza ugaria eta igeri egiteko gutxienez 2–3 hektareatako gainazal librea izan behar dutelarik. Habiagintza maiatza aldera ematen da, emea bereganatzeko arrek lumaje erakusketa ikusgarria eta dantza bereizgarria burutu ondoren, baina data hau izugarri alda daiteke. Habia uretan egiten du, urertzeko landaredian ezkutatuta.

Elikadura
Urtarra da eta arrainak eta ornogabe urtar txikiak jaten ditu, batez ere.

Habitata
Ugaltze garaian zehar, inguruan kanaberadiak daukaten lakuetan eta ibaietako ur geldietan bizi ohi da. Izaki iheskorra denez, pasealekutik hurbil aurkitzea zail samarra izaten da.

NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.