Euskonews Gaztea

92 zbk.











Elur Txonta









Naturaren Ahotsa

Elur Txonta

ADEVE ADEVE

Latinez: Montifringilia nivalis
Gaztelaniaz: Gorrión alpino
Ingelesez: White–winged Snowfinch
Frantsesez: Niverolle alpine

Deskribapena
Diformismo sexual argia agertzen du. Arra askoz argiagoa da: burua, masailak eta bularra gorri argiak dira, buruaren goiko partea eta garondoa grisak, eta bizkarra gorria da. Emearen lumajea homogeneoagoa da: burua, bularraldea eta bizkarraldea oliba arreak dira. Hegan egiten duenean hegoak apaintzen dituzten bi mara zuriak eta buztaneko albo zuriak argi ikus daitezke.

Tamaina
Luzera: 15 cm.
Hego-luzera: 26.
Pisua: 19-24 g.

Elikadura
Espezie belarjalea dugu hau, eta haziz, kimuz, fruituz... elikatzen bada ere, udaberrian ornogabe txikiak ere harrapatzen ditu. Neguan, txontek basoetatik alde egiten dute eta eremu irekietara abiatzen dira, batez ere laborantza-eremuetara, sasoi honetan batez ere hegazti hazi-jale modura jokatzen baitute.

NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.