Euskonews Gaztea

93 zbk.











Millet Satitsua









Naturaren Ahotsa

Millet Satitsua

ADEVE ADEVE

Latinez: Sorex coronatus
Gaztelaniaz: Musaraña tricolor
Ingelesez: Crowned Shrew
Frantsesez: Musaraigne couronnée

Ezaugarriak
Kolorazioa berezi samarra da, ilaia hiru kolorekoa baita, tonu ilunagoak izanik. Bizkarrean marroi oso iluna da, txokolatea bezalakoa; sabela zurixka eta aldeetan sabel eta bizkarraren bitarteko kolorea du, arre horixka dena. Buztana lau angelutakoa da, aldeetatik konprimitua. Belarriak dezente estalita daude.

Tamaina
Gorputza eta burua: 5,5-8,7 cm.
Buztana: 3,2-5,6 cm.
Pisua: 5-15 g.

Biologia
Oso espezie emankorra da, ugalketa garaian 5 kumaldi izateraino hel daitekeena, bakoitzean 5 kume izanik, 1-10 artean tarteka daitekeelarik. Ugalketa garaia neguan bertan hasten da, otsailaren amaieran eta udazkenera hedatzen delarik. Bizitza laburra du, ez da urte osora heltzen, eta gazteak ez dira sexu-umotasunera heltzen hurrengo negua arte, neguaren etorrerarekin helduak biltzen diren heinean kumaldiak murrizten omen dira.

Elikadura
Ornogabe, zizare, barraskilo eta intsektu mota ugariz elikatzen dira. Metabolismo altua dutenez gero, egun osoan janaria bilatzeari eman behar diote, baina irregularki eten uneak izanik.

Habitata
Oihan-ingurua eta giro hezeak gustuko ditu. Mediterraneo aldean oso urria da, banaketa pagadi, amezti eta heze inguruetara mugatzen da, zitu larreetan satitsurik eza izanik. Kantauriko kostaldean haltzadi eta baso mistoetan, hala nola pinudietan bizi da, otadi zein txilardegietan agerrera murritzagoa izanik.

NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.