Euskonews Gaztea

94 zbk.











Aliota artikoa









Naturaren Ahotsa

Aliota artikoa

ADEVE ADEVE

Latinez: Gavia arctica
Gaztelaniaz: El colimbo ártico o gavia ártica
Ingelesez: Black-throated Diver
Frantsesez: Le plongeon arctique

Ezaugarriak
Beste bi alioten tarteko tamaina du, baina itxuraz Aliota handiaren antz handiagoa duelako, inoiz harekin nahasteko arriskua dago. Neguko lumajeak muga argi eta garbia dauka goiko aldearen (berun-gris uniformekoa da) eta behekoaren artean (hori-zuri garbikoa da). Gazteen bizkarrean lumajea ez da hain uniformea.
Igeri egiten duenean, oso era berezian saihetsetako atzeko aldean triangelu zuria erakusten du. Udan helduen lumadian bizkarreko xake-itxura eta buru eta lepo gris uniformeetako eztarri beltza nabarmentzen dira. Oso lepo eta buru sendoak ditu eta mokoa gris argi eta indartsua. Hegaz ari denean Aliota txikiaren antzekoa da, baina hegaldi indartsuagoa du. Lumajeko kolore-desberdintasuna dela-eta atentzioa ematen du.

Tamaina
Luzera. 51-61 cm.
Hego luzera: 97-110 cm.

Biologia
Batik bat aintzira handietan egiten du habia eta negua kostaldeko zonetan eta estuarioetan igarotzen du. Banaketa holoartikoa du espezie honek. Habia egiteko lurralde nagusia Mendebaldeko Europan Eskandinavian du, eta neurri apalagokoan Eskozian.

Elikadura
Arrainez elikatzen da, hauek 50 metrotako sakonetaraino murgilduz itzelezko trebetasunez harrapatzen dituelarik. Murgiltzeko, ubarroien modura salto egin beharrean, modu zuzenean egiten du. Behin eta berriro ikus daiteke murgiltzen, batere uhinik sortu gabe, eta sartu-irten azkar horietan uretatik kanpo burua soilik ateratzen duela, igeri egiteko gai da, gero berriro ere urperatzeko.

Habitata
Espezie honetakoak gutxitan ikusi izan dira euskal itsasaldean. Gernikako itsasadarrean halakoren batzuk ikustea izan dugu, azaroaren azkenetik urtarrilera arte. Ugaltzeko tokia Europako iparraldeko lakuetan, erreketan eta aintziretan dago, baina negua heltzerakoan gure kostaldeko ur gazietan topatuko dugu. Negutzeko, arrantza ugariko eta gutxi kutsatutako badiak, kaiak eta itsasadarrak gogoko ditu.

NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.