Latinez: Anas platyrhynchos
Gaztelaniaz: El ánade real o azulón
Ingelesez: The Mallard
Frantsesez: Le canard colvert
Deskribapena
Ahate basatirik zabalduena eta arruntena da. Dimorfismo sexual nabarmena
agertzen du. Arren buruan eta saman kolore berde distiratsua zabaltzen
da. Iduneko zuriak bularraren gainalde marroi gorrixka mugatzen du.
Beherago tonu zuri zikina agertzen du, eta bizkarralde griseko atzeko muturra beltza da. Emea berriz, orban zuriz zipriztindutako kolore arrez jantzita dago. Bai arrak eta bai emeak beste ahateengandik bereizten dituen ispilu urdin deigarria dute, eta hegan egiterakoan, hegoetako zerrenda urdinak eratuz zabaltzen da.
Tamaina
Luzera: 45-58 cm.
Hego luzera: 80-95 cm.
Biologia
Neguko hazkundea urteko eguraldiaren arabera izaten da. Bikoteak goiz
samar lumaberritzen dira, urtarrila aldera, eta lehenengo estaldurak
burutzen dituzte.
NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.