Latinez: Helleburus foetidus
Gaztelaniaz: El eléboro fétido
Ingelesez: Stinking hellebore; Dungwort; Bear’s foot
Frantsesez: L’hellébore fétide; ellébore fétide
Deskribapena
Zurtoin iraunkorrak dituen 20-60 cm-ko landare sendoa da. Hostoek ertz
zerraduneko lobulu luze eta estu ugari dituzte. Loreak berdeak dira,
ertzak zertxobait purpura kolorekoak, kanpai itxura dute eta mordo handitan
ageri dira zintzilik.
Usain txarreko landare pozoitsua da eta oso usain txarra dauka. Espezie hau oso aberatsa da zenbait saponosidoetan, beste zenbait gauzen artean akzio kardio-toniko garrantzitsua duten substantziak, eta, beraz, ez dira medikuntza herrikoian erabili behar, edozein hanka-sartzek, ondorio oso larriak ekarri ditzakeelako.
Purgagarri indartsu bezala erabiltzen da animalietan, berehalako purga beharrezkoa denean. Abereen gaixotasun epidemikoak sendatzeko modu bitxi batetarako, aspaldi erabiltzen zuten nekazariek; idi eta zaldien kokospea edo ardien belarriak otsababa sustrai zati batekin gurutzatzen zituzten, horrela gaixotasun guztiak sendatzen zirela esanez.
Loraldia
Urtarriletik apirilera. Neguan loratzen den landare bakarrenetakoa da.
Habitata
Mendi hegal harritsu eguzkitsuak eta hartxingadiak.
Banaketa
Europako erdialdea eta mendebaldea.
NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.