Latinez:Somateria mollissima
Gaztelaniaz: Eider común
Ingelesez: The Common Eider
Frantsesez: L’eider à duvet
Ezaugarriak
Ahate murgilari honek itxura berezia du eta gorpuzkera zein tamaina
handia ditu (basahatea baino handiagoak). Ugalketa-lumajea duenean arraren
sabelaldea eta txopa beltzak dira eta bizkarra zuria, bularraldea izokin-kolorekoa,
aurpegia zuria, garondoa berdea eta pileoa beltza. Emea erabat nabar
jaspeztatua da eta arrak, eklipsean, emearen antza du, baina ilunagoa
da eta zenbait tamainatako orban zuriak izaten ditu. Heldu gabeko arrak
helduak bezalakoak dira, baina lumajea ez dute horren definitua. Moko
indartsu eta zorrotza dute. Uretatik kanpo askotan pausatzen da.
Tamaina
50-71 cm.
Biologia
Itsasoari oso lotuta dagoen espeziea da eta itsasoan batez ere moluskuak,
krustazeoak eta landareak janda bizi da. Lurrean egiten du habia. Azken
urteotan Euskal Herrian, urritu egin bada ere, batez ere iraila eta
martxoa bitartean ikus daiteke. Uda osoa igaro izan dute ale gazte batzuek.
Laurogeita hamarreko hamarkadan gutxi batzuek igarotzen zuten negua,
baina orain batek ere ez. Eremu holoartiko osoan sei subespezie daude
banatuta. Argi eta garbi ugaltzen ari diren Mendebaldeko Europako populazioak
arraza izendatukoak dira.
Elikadura
Krustazeoz eta moluskuz elikatzen da.
NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.