Euskonews Gaztea

127 zbk.














Marikoi Isatslaburra









Naturaren Ahotsa

Marikoi Isatslaburra

ADEVE ADEVE

Latinez: Stercorarius parasiticus
Gaztelaniaz: Págalo parasito edo escúa ártica
Ingelesez: Parasitic Jaeger edo Arctic Skua
Frantsesez: Labbe parasite

Ezaugarriak
Itsas hegazti honek muturreko bi kolorazio fasetako -argi eta ilun- aleak ditu eta tarteko lumaje asko ere bai. Fase argiak bizkarra eta bularreko zerrenda marroiak ditu, bularraldea zurixka eta garondoa horizta. Arruntagoa den fase iluna, berriz, erabat marroi ilun-iluna da. Guztiek ia beltza den txanoa dute.
Isatseko erdiko lema-lumak irtenagoak ditu. Hegan ari dela, hegal puntazorrotzak eta hegaldi flotatzailea, lehen lumen oinarrian orban argia duela, nabari zaizkio. Ale gazteen lumadia ezkatatsua da, helduena baino berdinagoak den hondoaren gainean. Mokoa beste marikoiena baino arinagoa da. Antzekoa baina urriagoa den Marikoi isats-luzea (Stercorarius longicaudus) txikiagoa eta arinagoa da, eta lema-luma luzeagoak ditu.

Tamaina
41-46 cm.

Biologia
Batez ere espezie kleptoparasitoa delako, beste itsas hegaztiei horiek lortutakoa kentzen die. Horregatik, maiz ikusten da txenadekin eta antxetekin batera migrazioan. Artikoko kostalde guztietan habia egiten du eta hego-hemisferioan igarotzen du negua. Horregatik, migratzaile trans-ekuatorialtzat hartzen da. Mendebaldeko Europako populazioek habia Eskandinavian, Eskozian eta Ipar Atlantikoko uharteetan egiten dute. Euskal Herrian batez ere Matxitxakotik ikusten da, baina itsasoan ekaitza denean porturaino edo estuarioraino sar daiteke.
Kopuru handiena irailean eta urrian izaten da, nahiz eta azarora arte ikusten den. Inoiz kopuru handia etorri izan da neguan itsasoan ekaitz handia izan denean.

Elikadura
Arrain txikiak eta ornogabeak (krustazeoak, moluskuak, etab).

NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.