Latinez:Turdus philomelos
Gaztelaniaz: Zorzal común
Frantsesez: Grive musicienne
Ingelesez: Song Thrush
Deskribapena
Tamainari dagokionez zozoaren antzekoa bada ere, kolore gorri-hori eta
arrez margotutako birigarro arruntak, ez du horren lumaje deigarririk
erakusten. Orban arre-beltzeskez pikardatutako bular arre argia du, eta
bizkarrean kolore arre homogeneoa nagusitzen da.
Tamaina
Luzera: 23 cm.
Hego-luzera:35 cm.
Pisua: 70-90 g.
Biologia
Urriaren erdialdean lehenengo ale migratzaileak beha daitezke, eta hauetako
batzuek gure udalerria negu-toki modura aukeratzen duten bitartean, beste
batzuek bideari ekiten diote berriro ere.
Espezie honen migrazioa ez da birigarro txikiarena bezain ikusgarria,
orokorrean gauez eta talde txikitan edo banaka hegan egiten baitute.
Otsailean, araldiari ekiten diote, eten laburrez banaturiko ahapaldi labur
eta aldakorrak errepikatzean datzan kantu ozena eginez.
Martxoan berriz, altuera txikiko zuhaitz eta zuhaixketan ugaltzen da.
13-15 egunetan zehar inkubatuko dituen 3-5 arrautza errun ohi ditu, eta
eklosioaren ondoren, txitek beste 15 egun emango dituzte habian, bertatik
oraindik erabat garatuta egon gabe eta hegaldi traketsetan irteten direlarik.
Normalean, urtero bi edo hiru txitaldi egoten dira.
NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.