Latinez: Erythronium dens–canis
Gaztelaniaz: Diente de perro
Ingelesez: Dogtooth violet
Frantsesez: Dent–de–chien
Deskribapena
10–30 cm–ko landarea, oinaldetik hurbil bi hosto oposatu dituena. Hostoak
eliptiko lantzeolatuak dira eta orban arre gorrixkak dituzte. Loreak bakartiak
dira, kolorez arrosak, sarritan behera begira egon ohi dira eta petaloak
atzerantz kurbatuak izan ohi
dituzte.
Landare oso ñarroa, erraboilduna, iraunkorra eta ilegabea.Tipikoki koloreztaturiko
bi hosto ditu, kolore berde urdinxkakoak narrio txuri edo arre gorrixkekin;
oinaldekoak eta aurrez aurre, eliptikoak eta lantza–formakoak txorten
luze batekin. Lore bakartiak zurtoin luzeetan, zintzilikariak, atzeraka
jarririko tepaloekin. Kolore arrosa bizikoak, hitsak edo zuriak, tepalo
bakoitzaren barne oinean lerro laranja deigarriekin, antera urdinxkak,
irtenak.
Landare honek loraldi goiztiarra du eta liliparekin batera, pagadietako
orbelaren gainean tapiz koloretsu ikusgarria sortzen du negu amaieran.
Habitata
Landare erlatiboki naroa lur azidoetan, txilardietan eta baso hostogalkorreko
area hondatuetan.
NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.