Archivo de la categoría: 2016

Ana Aierbe Barandiaran / Psikologian doktorea eta EHU/UPV ko irakasle titularra, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean

Ana Aierbe

Hezkuntzaren esparruan, interes handiko gaia izan da beti prestakuntza zientifiko-teknikoa eta humanistikoa bateratzeari buruzkoa. Gaiari heltzeko orduan, gaur egun faktore anitzen ondorioz azkar ematen ari diren gizarte-aldaketak hartu behar ditugu kontuan, prestatu nahi dugun pertsona-ereduaz gain, jakina. Zalantzarik gabe, aldaketa horien artean kultura mediatiko eta digitala nabarmentzen da, horretan murgilduta baikaude.

Mendebaldeko gizarteko belaunaldi gazteenak pantaila anitzeko inguruneetan garatzen ari dira eta horietan ikasten dute, “natibo digitalak” dira, trebezia handiz erabiltzen dituzte aparatu elektronikoak eta IKTak eta, aldi berean, beste modu batera ikasten eta eraikitzen dituzte beren balioak. Belaunaldi gazteenen artean, teknologia interaktiboak aldaketak eragiten ari dira gizarte-harremanetan, ezagutza eskuratzeko moduetan eta baita informazioa prozesatzean eta pentsaeran ere: informazioaren prozesatze paraleloa sustatzen dute, inprimatutako materialekin lotutako modalitate linealaren aurkakoa dena.Horren ondorioz, gazteenen artean “eraldatze kognitiboa” gertatzen da, eta ikaskuntzaren kontzepzioa eta irakasteko eta ikasteko moduak aldatu beharrean gaude; gainera, rol berriak dakarzkie irakasleei eta ikasleei.Baina, belaunaldien arteko “eten digitalaz” baino, gaur egungo “buru-etenaz” hitz egin beharko genuke (Small eta Vorgan, 2009); izan ere, informazioa prozesatzeko estiloak ezberdinak dira, eta baita buru-malgutasuna ere, teknologia jakin batzuen eraginpean jarrita egoteagatik. Nolanahi ere, aztertzekoa litzateke prozesamendu paralelo horrek pentsamendu narratibo eta paradigmatikoarekin edo logiko-zientifikoarekin (Bruner, 1980) duen harremana: lehenengoa lotuago dago norberaren esperientziarekin, balioekin, emozioekin eta identitatearen garapenarekin, eta bigarrena, berriz, teorien eta kontzeptu zientifikoen ikaskuntzarekin.

Sigue leyendo

Nicanor Ursua / Director del departamento de Filosofía de la UPV/EHU

Nicanor UrsuaEl pensar humanístico frente a las “Humanidades Digitales” y la unión de las “dos culturas”

En la respuesta a la pregunta “Qué modelo educativo necesitamos para eliminar el divorcio actual entre la cultura humanística y la científica”, se exponen y analizan los cambios y los impactos que las tecnologías digitales están produciendo o generando en muchos campos de las Humanidades. Se trata de caracterizar en qué consisten las “Digital Humanities” (Humanidades Digitales), cómo funcionan, cuáles son sus objetivos, qué oportunidades y retos plantean al investigador en Ciencia Humanas y si las HD pueden servir de puente entre las “dos culturas”, la humanística y la tecnológica.

Sigue leyendo

Fernando Saenz de Ugarte / Director de Dantzaz

Fernando Saenz de UgarteMuros, refugiados y refugios

Datos sacados de “El Pais” de hoy, 20 de junio de 2016:

  •  “La desigualdad social sigue intacta desde los años noventa”
  •  “La Relación entre Escuela Pública y privada/concertada en España está más desequilibrada que en el resto de Europa. La clase media evita la pública”
  •  “El 50% de los hijos de clase directiva y profesional va a la universidad. En la clase trabajadora, el 15%”
  •  “La saturación de licenciados promueve la desigualdad, pues encuentra trabajo quien puede pagarse un master, ir al extranjero, o contar con conexiones familiares”
  •  “El 55% de las chicas españolas y el 36% de los chicos están en la universidad. Pero hay un 18% de puestos de trabajo en esa categoría”
  • “El 60% de los jóvenes españoles que encontraban trabajo en 2009 era gracias a las conexiones, según el CIS”

Sigue leyendo

Jose Javier Fdez. Altuna / Irakaslea

Jose Javier Fernandez AltunaHezkuntza eredu berri baten beharra dugu baina ez bakarrik kultura humanistikoa eta zientifikoaren arteko banaketa ezabatzeko baizik eta garaia, gizartea eta gizakia bera eten gabe aldatzen ari direlako. Azken hamarkadetan nahiz eta hezkuntza erreformak tamalez behin eta berriro eten gabe egin diren -azkenekoa LOMCE izenekoa-, gure hezkuntza eredua orain dela bi mendekoa da, non kultura humanistikoa eta zientziaren arteko banaketa egiteaz gain gehienetan hezkuntza gizakiaren formakuntza praktikoarekin, orokorrean, eta lanbideekin, zehazki, lotu izan da.

Eta gainera, ezagutza hau irakatsi eta ikasteko hezkuntza zatikatu egin izan da arlo desberdinak eta independenteak sortuz -batzuk zientifikoak eta besteak humanistikoak-, beraien artean harremanak saihestuz eta arlo hauetako bakoitzean irakatsi eta ikasi arteko prozesua norabide bakarrekoa bihurtuz, lehenengotik bigarrenera, elkarrekin trukaketa emankorrik sortzeko aukerarik eskaini gabe. Horregatik, kultura humanistikoa eta zientziaren arteko banaketa ezabatzeko egin behar den lehen gauza da hezkuntza sisteman eskaintzen den ezagutzaren antolakuntza aldatu eta orain arte erabili den arlo edota ikasgaietan oinarritutako zatiketa baztertu, alboratu, hesirik gabeko ezagutza proposatuz eta diziplinartekotasuna bultzatuz.

Sigue leyendo