Archivo de la categoría: 2018

Itxaro Borda / Idazlea

Itxaro Borda

Han edo hemen ikusten dugunaren eta belarrietara etortzen zaizkigun ohar, komentario, ebazpen eta kritiken arabera, azken denbora hauetan ,euskal eta euskarazko literaturak arazo potoloa dauka: irakurlegoa murrizten ari zaio, urteko liburu ekoizpenak zalantzan jarriz argitaletxeen finantza osagarria bezainbeste. Berezilariek, idazleek, editoreek literaturarekiko gure harremanaz hausnartzera eta dena berriz kontsideratzen deitzen gaituzte, poeta kaxkarrez, izkiriatzaile ospetsuz (bost izen) eta artzain zainartez osatu herri honen kultur bizi-irautearen izenean!

Batzuek diote behar litekeela liburu produkzioa murriztu, lanik hoberenak (nor liteke epaile?) baizik ez agertu, jendeari goi-mailako (zer da hori?)  obren gustua aho sabaian itsasteko. Besteentzat aldiz, murrizketa horrek, irakurleak are gehiago urrunduko lituzke euskarazko literaturaren zurrunbiloetatik, behiala aipatu gustua ez baita bakarrik goi-mailakoa, baizik eta anitza eta gure hizkuntzan trash-literatura irensteko eskubidea ere dugula sinesten dutelako! Gehiengoak abururik ez du eta liburuak ateratzen direla jakiten duelarik bere egunkari kuttunaren bitartez, dendara doa, militantismoz oraino, liburu hura preseski erosteko, bereziki izkiriatzaile ospetsuaren sinadura baldin badakar.

Sigue leyendo

Ander Errasti Lopez / Etika eta Filosofia Politikoan Doktorea

Ander ErrastiGaldera honi behar bezala erantzun ahal izateko entsegu bat edo entsegu bilduma bat beharko genuke gutxienez. Are gehiago, dagoeneko idatzi dira hamarnaka gogoeta gai honen inguruan, hainbat ikuspegi ezberdin jorratuz, eta hala ere ez dirudi oraindik inork erantzun finkorik eman duenik. Horrela, hobe genuke gutxi gora-behera geure lurraldearen etorkizuna zein ardatzen inguruan garatuko den identifikatzen saiatzea, galdera bere sakontasun guztian erantzuten saiatzea baino. Gutxi balitz, edozein komunitate politikoren ezaugarri naiz bilakaera kontingenteak eta askotarikoak badira, Euskal Herriaren kasuan ezaugarri hau are nabarmenagoa da. Izan ere, lotura kultural, linguistiko eta historikoak dituen gizarte anitz hau gutxienez hiru erakunde esparruetan eta bi nazio-estatuetan bananduta baitago, bakoitza bere ezaugarri eta garapen instituzional maila desberdinekin. Agerikoa da, beraz, Euskal Herriaren geroa zer eta nola izango den aurreikusi baino, hobe dugula gero hori zein norabideetan garatzea nahiko genukeen azaltzea. Asmo horri eutsiz, etorkizun hori ahalik eta emankorrena izan dadin ondorengo hiru ardatzak proposatuko nituzke: bakea, erabakitzeko eskubidea eta Europa.

Sigue leyendo

Txema Ramirez de la Piscina / EHUko Kazetaritza irakaslea

Txema Ramirez de la PiscinaKomunikabideen geroa: “Neurriak hartzea guztiz premiazkoa da”

Digitalizazioak hankaz gora jarri du komunikazioaren mundua. Teknologia berriek ekarri dituzten onurak begi bistakoak dira: ekipamenduen merkatzea, sarerako sarbide gero eta unibertsalagoa, informazioa une oro kontsumitzeko aukera… Alor honetan aurreikuspenak egitea bereziki zaila da, komunikazioaren sektorea oso aldakorra baita eta joera eta kontsumo-azturak urte batetik bestera dezente mudatzen baitira. Esaterako, tabletak ez ditu aurreikuspenak bete, ezta liburu elektronikoak ere. Izan ere, patxadaz irakurtzeko, tintak eta paperak, oraindik ere, badute beren xarma, beren liturgia, beren usaina…

Haatik, sareko informazioa gero eta gehiago sakelako telefonoetatik ari da bideratzen ordenagailuen kaltetan. Ez hori bakarrik: sare sozialak informazioa eskuratzeko bide gero eta hautatuagoa da, egunkarietako webguneen gainetik. Internet gora doa eta papera behera. Betiko galdera dator orain: papereko kazetak desagertuko al dira? Inork ez daki. Zenbat buru hainbat aburu entzun eta irakurtzen dira. Nire ustez papera ez da guztiz desagertuko baina epe labur-ertain batean kazeta gehienek aldaketa nabarmenak egingo dituzte. Papera guztiz desagertuko da internet ekonomikoki bideragarria bilakatzen den biharamunean. Izan ere, sareak bisita asko ematen ditu, baina diru gutxi ematen du. Sareko harpidetza-sistema ez da egonkortzen gure artean. Diru-iturri garrantzitsuenak papereko salmentetatik eta papereko publizitatetik datoz.

Sigue leyendo

Georgios Karakasis/ Filosofiako Doktorea-Irakaslea

Georgios KarakasisLehenengoz Euskal Herrira heldu nintzenean, 2011. urtean, naturaren berdeak eta euskaldunek tradizioarekin duten lotura estuak atentzioa eman zidaten. Besteak beste, herri-kirolak, dantza tradizionalak, danborradak eta ezaugarri kulturalak ederrak bezain interesgarriak iruditu zitzaizkidan; izan ere, elementu horiek behin eta berriro frogatu zidaten euskaldunentzat tradizioa ez dela museoko objektua, bizimodua baizik. Jendea hunkitu egiten da Tradizioa biziz eta zirrara horrek agerian uzten dit euskaldunen harremana euren izate historiko eta tradizionalarekin.

Euskaldunek Tradizioarekin mantentzen duten lotura sendoa Unibertsitatean ere berriro bizi izan nuen. Bertan, jende ugarik antzinako Greziaren tradizioa ikasten eta ikertzen zuen, ez soilik ikertzaile gisa, baizik eta milaka urteko zuhaitz emankor baten sustraiak zaintzen dituen nekazariaren moduan. Pertsona horiek greziar tradiziorekiko bizi duten maitasuna eta txerak aditzera eman zidaten euskaldunen izatea desberdintasunarekin elkarrizketan definitzen dela; elkarrizketa horrek, ildo berriak irekitzen dituen heinean, herriak alteritatetik ikas dezan sustatzen du, bere nortasun propioa galdu gabe.
Sigue leyendo

José Félix Basozabal

José Félix BasozabalZER?

EUSKAL HERRIA IRAUNKORRA / Euskal Herria sostenible

Orain badakigu iraunkortasuna zertan datza.
La sostenibilidad consiste en ampliar con los objetivos de la Agenda 2030 para el desarrollo sostenible; los 17 Objetivos de Desarrollo Sostenible a los que yo siempre añado uno más: 17 + 1.

17 ODS: 17 Garapen Iraunkorrerako HELBURUAK 

  • ODS 1/1 GIH: Pobrezia desagertzea.
  • ODS 2/2 GIH: Goserik ez izatea.
  • ODS 3/3 GIH: Osasuna eta ongizatea.
  • ODS 4/4 GIH: Kalitate oneko HEZKUNTZA.
  • ODS 5/5 GIH: Genero berdintasuna.
  • ODS 6/6 GIH: Edateko ura eta saneamendua.
  • ODS 7/7 GIH: Energia eskuragarria eta ez kutsatzailea.
  • ODS 8/8 GIH: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa.
  • ODS 9/9 GIH: Industria, berrikuntza eta azpiegitura.
  • ODS 10/10 GIH: Desberdintasunak murriztea.
  • ODS 11/11 GIH: Hiri eta komunitate IRAUNKORRAK.
  • ODS 12/12 GIH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsua.
  • ODS 13/13 GIH: Klima babesteko ekintza.
  • ODS 14/14 GIH: Uretako bizitza.
  • ODS 15/15 GIH: Lehorreko bizitza.
  • ODS 16/16 GIH: Bakea, JUSTIZIA eta instituzio sendoak.
  • ODS 17/17 GIH: Itunak helburuak lortzeko.
  • ODS 17+1/17+1 GIH: KULTURA

___________________ EUSKAL HERRIAN ________________________

Sigue leyendo