Urteko galdera

Eusko Ikaskuntzak topaketak burutu, eztabaidak bideratu eta ideiak partekatzeko hainbat gune eratzen ari den honetan, bi atal berri jarri ditu abian: “Urteko galdera” eta “Solasaldiak”. Lehenengoa, testu bezala azalduko da eta bigarrena ikus-entzunezko baliabideen bitartez. Bi atal horietan, ibilbide ospetsua izan duten pertsonen ekarpenak bilduko dira, gure artean pil-pilean dauden arazo eta erronken inguruan, bereziki gizartea, kultura, zientzia eta teknologia jorratuz. Hain zuzen ere, “Urteko galdera” urtero gai bat landuko duen tribuna irekia izango da.

Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos invita a participar en sus dos espacios de encuentro y debate, reflexión y opinión: “Urteko galdera” y “Solasaldiak”. En formato texto la primera y en soporte audiovisual la segunda, ambas secciones recogen aportaciones de personas de acreditada trayectoria en torno a problemáticas y a retos de actualidad relativos a la sociedad, la cultura, la ciencia o la tecnología. Más en concreto, “Urteko galdera” es una tribuna abierta donde cada año se aborda una pregunta decidida por la propia comunidad de autores/as y lectores/as.

2017

Zer da gizakia izatea gaur egun?
¿Qué es ser humano hoy?

Maialen Iraola Azpiroz / UPV/EHUko ikertzaile posdoktorala Hizkuntzalaritzan

Maialen Iraola Hizkuntzalaritzaren ikuspuntutik gizakia gaur egun elebiduna dela esango nuke. Baina zer da elebidun izatea? Kalean edozeini galdetzen badiogu, zera esango digu: <<bi hizkuntza dakizkien pertsona, hau da, bi hizkuntzetan ezagutza natiboa izatea>>. Elebidun hitzaren esanahiari hurbilago begiratzen badiogu aldiz, segituan jabetzen gara faktore asko daudela jokoan errealitatean. Hala nola, haurtzarotik bi hizkuntzetan inputa jaso den edo hizkuntza batez haurtzaroan jabetu den eta bestea beranduago ikasi duen, bi hizkuntzak egunerokoan erabiltzen diren, hizkuntza bat ulertu eta hitz egin baina beste bietan ulermena bakarrik adierazten den etab. Elebitasunaren gainean dihardugunok ez dugu lan makala izaten aldagai hauek guztiak kontuan hartzen ikertzerako garaian eta saiatzen gara ahalik eta zorrotzen partaideak sailkatzen. Ondoren datorkigun “oztopoa” edo pertsona elebakarrak aurkitzea da -gure ikerkuntzarako beharrezkoa dena-, izan ere oinarri baitira elebidunen patroiekin konparatzeko. Zer esanik ez, kontua nola korapiltzen den euskararen jabekuntzan eta garapenean jarduten dugunontzat, euskara hutsik dakienik aurkitzea ezinezkoa baita gure elebitasun sozialean.

Sigue leyendo

Juan Manuel Jiménez Arenas / Departamento de Prehistoria y Arqueología. Instituto Universitario de la Paz y los Conflictos. Universidad de Granada

Juan Manuel Jiménez ArenasPuede resultar extraño que un prehistoriador, especialista en evolución humana, participe en este debate de candente actualidad. No obstante, los/as que nos dedicamos a las “ciencias del pasado” también, en cierto modo, hacemos historia contemporánea, porque no podemos desprendernos de nuestro bagaje cultural en el cual se incluyen nuestros prejuicios.

La percepción de un pasado común es fundamental para la creación de cualquier sentido de pertenencia, y cuanto más arraigado sea ese pasado común, más fuerza cobra en la configuración de la identidad.

Obviamente, la pregunta qué es ser humano hoy presenta una enjundia tal que resulta imposible de ser respondida de manera unívoca; por tanto, sirvan estas líneas para introducir algunas reflexiones que pasan por lo cyborg, la paradoja y la diferencia.

Sigue leyendo

Joxe Arregi / Deustu Unibertsitateko irakaslea

Joxe Arregi1. Gizaki ez zirenengandik sortu ginen. Duela bi milioi eta erdi urte inguru agertu zen, dakigula, lehen gizakia, australopithecus espezieren batetik homo generoko espezie berri bat sortu zenean, mutazio genetiko bat medio. Zoriz gertatu zen.

Ez zuten beren burua australopitekoengandik hain desberdin ikusten, eta izan ere ez ziren hain desberdinak, baina burmuin handiagoa zutenez -800 cm3 inguru-, gaitasun konplexuagoak zituzten: elkar ulertzeko, elkar-lanerako, jolasteko eta amesteko, maitatzeko eta… bai, baita elkar gorrotatzeko eta suntsitzeko ere, zoritxarrez. Burmuinean sortzen da, zoriz eta “mirariz” -miragarria baita- “arima” deritzogun zera, izaera, tasuna, norberatasuna, norbere buruaren jabetasuna: sentipenak, emozioak, oroitzapena, kontzientzia, erabakiak, hitza, ekintza, mugimendu guztien sinkronizazioa. Ez al da miragarri? Australopitekoek ere bazuten, noski, euren “arima”, txakurrek, txoriek, arrainek eta abere bakoitzak, are landare bakoitzak, duten bezala (eta zergatik ez harriak, lurrak, urak, suak?), bakoitzak bere neurrian, bere erara. Dena da miresgarri. Dena da denarekin, Denarekin, bat. Dena dabil, doa, den baino gehiago izateko gai. Dena da izamen, oraindik ez dena izateko gaitasun.

Sigue leyendo

María Jesús Soto Bruna / Profesora Ordinaria de Filosofía. Universidad de Navarra

María Jesús SotoEn nuestros días, el ser humano cuestiona su propia identidad; la pregunta misma por su ser indica el cuestionamiento del sentido de su existencia. Asimismo, la pregunta implica la memoria de que identidad y sentido están presentes en la búsqueda. Quizá más que nunca, el ser humano ha buscado qué es aquello que le constituye como tal y lo diferencia de resto del universo. En esa búsqueda ha encontrado tanto solipsismo como alteridad.
Sigue leyendo

Félix Ares de Blas / Comunicador Científico

Félix Ares de BlasSi nos preguntan qué es un ser humano, probablemente nuestra respuesta -salvo que seamos racistas radicales- será que ser humano hoy es lo que la ciencia ha definido como Homo sapiens, incluyendo en esta categoría también a los Neandertales. Según algunas clasificaciones, nosotros seríamos Homo sapiens sapiens y los neandertales Homo sapiens neanderthalensis. Todo parece muy claro. Sin embargo, si profundizamos un poco más, vemos que la respuesta no es tan sencilla y que estamos muy lejos de tener una respuesta consensuada. Basta con estudiar algunos de los movimientos en favor de los «derechos de los simios». Por poner un ejemplo concreto, el proyecto «Gran Simio» que nació en 1993 de la mano de Peter Singer y Paola Cavalieri. Fueron investigadores como Jane Goodall, Diane Fossey y Birute Galdikas las que «demostraron» que los grandes simios -chimpancés, gorilas y orangutanes- piensan y sufren de modo muy similar al humano y, por lo tanto, había que romper las barreras entre los derechos de los animales y de los humanos y reconocerles derechos humanos.

¿No es eso -hasta cierto punto- hacerlos humanos?

Sigue leyendo