Archivo de la etiqueta: Euskara

Txema Ramirez de la Piscina / EHUko Kazetaritza irakaslea

Txema Ramirez de la PiscinaKomunikabideen geroa: “Neurriak hartzea guztiz premiazkoa da”

Digitalizazioak hankaz gora jarri du komunikazioaren mundua. Teknologia berriek ekarri dituzten onurak begi bistakoak dira: ekipamenduen merkatzea, sarerako sarbide gero eta unibertsalagoa, informazioa une oro kontsumitzeko aukera… Alor honetan aurreikuspenak egitea bereziki zaila da, komunikazioaren sektorea oso aldakorra baita eta joera eta kontsumo-azturak urte batetik bestera dezente mudatzen baitira. Esaterako, tabletak ez ditu aurreikuspenak bete, ezta liburu elektronikoak ere. Izan ere, patxadaz irakurtzeko, tintak eta paperak, oraindik ere, badute beren xarma, beren liturgia, beren usaina…

Haatik, sareko informazioa gero eta gehiago sakelako telefonoetatik ari da bideratzen ordenagailuen kaltetan. Ez hori bakarrik: sare sozialak informazioa eskuratzeko bide gero eta hautatuagoa da, egunkarietako webguneen gainetik. Internet gora doa eta papera behera. Betiko galdera dator orain: papereko kazetak desagertuko al dira? Inork ez daki. Zenbat buru hainbat aburu entzun eta irakurtzen dira. Nire ustez papera ez da guztiz desagertuko baina epe labur-ertain batean kazeta gehienek aldaketa nabarmenak egingo dituzte. Papera guztiz desagertuko da internet ekonomikoki bideragarria bilakatzen den biharamunean. Izan ere, sareak bisita asko ematen ditu, baina diru gutxi ematen du. Sareko harpidetza-sistema ez da egonkortzen gure artean. Diru-iturri garrantzitsuenak papereko salmentetatik eta papereko publizitatetik datoz.

Sigue leyendo

Georgios Karakasis/ Filosofiako Doktorea-Irakaslea

Georgios KarakasisLehenengoz Euskal Herrira heldu nintzenean, 2011. urtean, naturaren berdeak eta euskaldunek tradizioarekin duten lotura estuak atentzioa eman zidaten. Besteak beste, herri-kirolak, dantza tradizionalak, danborradak eta ezaugarri kulturalak ederrak bezain interesgarriak iruditu zitzaizkidan; izan ere, elementu horiek behin eta berriro frogatu zidaten euskaldunentzat tradizioa ez dela museoko objektua, bizimodua baizik. Jendea hunkitu egiten da Tradizioa biziz eta zirrara horrek agerian uzten dit euskaldunen harremana euren izate historiko eta tradizionalarekin.

Euskaldunek Tradizioarekin mantentzen duten lotura sendoa Unibertsitatean ere berriro bizi izan nuen. Bertan, jende ugarik antzinako Greziaren tradizioa ikasten eta ikertzen zuen, ez soilik ikertzaile gisa, baizik eta milaka urteko zuhaitz emankor baten sustraiak zaintzen dituen nekazariaren moduan. Pertsona horiek greziar tradiziorekiko bizi duten maitasuna eta txerak aditzera eman zidaten euskaldunen izatea desberdintasunarekin elkarrizketan definitzen dela; elkarrizketa horrek, ildo berriak irekitzen dituen heinean, herriak alteritatetik ikas dezan sustatzen du, bere nortasun propioa galdu gabe.
Sigue leyendo

José Félix Basozabal

José Félix BasozabalZER?

EUSKAL HERRIA IRAUNKORRA / Euskal Herria sostenible

Orain badakigu iraunkortasuna zertan datza.
La sostenibilidad consiste en ampliar con los objetivos de la Agenda 2030 para el desarrollo sostenible; los 17 Objetivos de Desarrollo Sostenible a los que yo siempre añado uno más: 17 + 1.

17 ODS: 17 Garapen Iraunkorrerako HELBURUAK 

  • ODS 1/1 GIH: Pobrezia desagertzea.
  • ODS 2/2 GIH: Goserik ez izatea.
  • ODS 3/3 GIH: Osasuna eta ongizatea.
  • ODS 4/4 GIH: Kalitate oneko HEZKUNTZA.
  • ODS 5/5 GIH: Genero berdintasuna.
  • ODS 6/6 GIH: Edateko ura eta saneamendua.
  • ODS 7/7 GIH: Energia eskuragarria eta ez kutsatzailea.
  • ODS 8/8 GIH: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa.
  • ODS 9/9 GIH: Industria, berrikuntza eta azpiegitura.
  • ODS 10/10 GIH: Desberdintasunak murriztea.
  • ODS 11/11 GIH: Hiri eta komunitate IRAUNKORRAK.
  • ODS 12/12 GIH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsua.
  • ODS 13/13 GIH: Klima babesteko ekintza.
  • ODS 14/14 GIH: Uretako bizitza.
  • ODS 15/15 GIH: Lehorreko bizitza.
  • ODS 16/16 GIH: Bakea, JUSTIZIA eta instituzio sendoak.
  • ODS 17/17 GIH: Itunak helburuak lortzeko.
  • ODS 17+1/17+1 GIH: KULTURA

___________________ EUSKAL HERRIAN ________________________

Sigue leyendo

Eneko Bidegain / Irakaslea

Eneko BidegainEuskal Herriaren geroa izan liteke iluna, oraingo bidetik segitzen badu. Euskara ahul dago; zenbait lekutan beste batzuetan baino ahulago. Sendoena dela dirudien eskualdeetan ere, ez dirudi hizkuntza maitatua eta behar bezain erabilia denik. Zenbait hamarkadaren buruan ikusi da irakaskuntza ez dela nahikoa gizarte bat berreuskalduntzeko. Inguruko bizitza guztia erdaraz baldin bada, euskara “eskolako hizkuntza” baizik ez da. Irakaskuntza ahul dagoen tokietan, euskara peko errekara erori da. Hizkuntzaren ardatza arriskuan dagoen bezala, herriaren batasuna ere zalantzan dago. Antolaketa administratiboak hartu du gaina, gehienek onartua dute euskaldunentzat antinaturala den banaketa, eta etorkizunerako estrategiak banaketa horren arabera diseinatzen dira. Herri zatitu eta erdaldunduak ez dauka etorkizunik.

Sigue leyendo