Archivo de la etiqueta: Euskara

Hannot Rodríguez / Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU, Filosofia Saila

Hannot RodríguezGizatasuna gaur egun: hausnarketa batzuk

Gaur egungo, XXI. mendearen bigarren hamarkadako gizatasunaren bereizgarriak zeintzuk diren azaltzea ausarkeria bat besterik ezin du izan. Auskalo gizakia zer den, izan gaur, atzo, edo herenegun. Noski, horrek ez du esan nahi gizakiari buruzko hausnarketak egin ezin direnik, eta ezta hausnarketa horien harira bereizgarri jakin batzuk identifikatu ezin direnik ere. Hori bai, beti ere eremu zehatz batzuei erreparatzen ari gatzaizkiela onartzen badugu-eta, hortaz, bestelako aukeraketa zilegiak egiterik badagoela onartuta. Izan ere, zeintzuk dira gizatasunaren ezaugarriak identifikatu eta azaltzeko aintzat hartu beharko genituzkeen dimentsioak? Biologikoak ote? Psikologiko edo kognitiboak? Sozialak edo kulturalak? Politikoak? Estetikoak? Eta horien guztien arteko harremanei nola heldu beharko genieke? Eta abar.

Hori alde batetik. Izan ere, eta saiakeratxo honen izenburuari lotuta, badirudi “gaur-egungo-gizatasuna” delako horretaz hitz egin dezakegula, eta, are gehiago, hitz egin beharko genukeela. Noski, gizakia ez da bat eta bakarra izan historian zehar. Garaiz-garai bereizi egin gaituzten ohitura, sinesmen, botere-harreman, edota ezagutza-maila desberdinak izan ditugu, eta horren gaineko kontzientzia badugu. Beste hitzetan esanda, ez dago gizaki izateko modu bakarra, eta hori historiak, denborak, erakusten digu.

Sigue leyendo

Eba Gaminde / Irakaslea Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean

Eba GamindeGalderak berak erakusten digu aspaldian okerreko bidetik gabiltzala, humanismoa eta zientzia banatu ditugun heinean. Egungo gizakiaren jomuga pertsonalak hirutara laburbildu daitezke: arrakasta profesionala, ospea zein begirunea dakarten giza-harremanak eta kalitateko bizitza ahalbidetzen duten diru-sarrerak. Epe laburreko ikusmira dugu, alegia, berehalakotasuna gailentzen duen denbora-ulerkera, orainaren balioa gurtuz. Jarduera-ardatzak “Ni”a eta “Orain”a dira, profesional edo teknikaririk onena izatea, harago begiratu gabe, ezta gure alboan dagoena ere (edo azpian, igotzean zapaldu dugulako). Zer edo zer aldatu behar da, eta, nire uste apalean, gakoa hezkuntza ereduan dago. Epe laburreko ikusmira berekoi hori hezkuntza ereduaren bitartez aldatzea dagokigu, osoko heziketa edo heziketa integrala eskainiz, hots, jakintza teknikoez landara, balioak eta eduki transbertsalak edo zeharkakoak jorratzen dituen hezkuntza.

Sigue leyendo

Eneritz Garro Larrañaga / Mondragon Unibertsitatea-HUHEZI

Eneritz GarroGalderari erantzuten hasita orain urte batzuk irakurritako Morin-en testu bat etorri zitzaidan gogora, zeinetan azpimarratzen den eskolako tradizioak erakutsi digula mundua ideia argi eta bananduekin ezagutzen, konplexua sinple eginez, elkarri lotuak dauden errealitateak banatuz, askotarikoa dena bilduz, gure ulermenerako desordena edota kontraesana suposatzen duen oro kenduz. Eta aldiz, errealitatea nekez uler daiteke horrela: banatua, fragmentatua, isolatua. Askotariko dimentsioak (kulturakoak, finantzazkoak, politikoak, zientifikoak, sozialak, erlijiosoak, ekologikoak…) elkarri lotuak dauden eta elkarrekiko menpekoak diren sasoi hauetan gure ikasleek konplexutasun hori modu kritikoan ulertu behar dutela aldarrikatzen da han eta hemen, eta hori nekez egin daiteke ikasleei errealitatearen ikuspegi partziala ematen bazaie diziplinetatik, pentsatuz euren kabuz bilduko dutela diziplinetatik banatuta eta elkarrekin harremanetan jarri gabe aurkezten zaiena. Egungo informazio-eta datu-oldean (dena dago sarean) eskolak ezin du jarraitu pentsatzen jakintzaren transmisioa bere esku dagoenik, eta geure buruari galdetu beharko diogu ez horrenbeste zer erakutsi, baizik eta nola erakutsi. Eduki curricularrez ari garelarik, badirudi dena erakutsi ezin den honetan erakusten dena sakontasunez erakutsi behar dela, erpin desberdinak azaleratuz, ikuspegi desberdinak kontuan hartuz, loturak eginaraziz…

Sigue leyendo

Asier Barandiaran Amarika / Euskal Filologian doktorea

Asier BarandiaranGalderak inplizituki status quaestionis bat planteatzen du. Hezkuntza ereduaz galdetzen da baina jakintzat emanda gaur egungoan “kultura” humanistikoa eta zientifikoaren artean gainditu ezineko leize bat dagoela. Leizea, ordea, gainditu egiten da de facto eguneroko bizitzan halabeharrez. Ez baitago zientzia egiterik oinarri humanistiko gutxienekorik gabe eta ez dago kultura humanistikorik horraino heltzeko metodo zientifikoari eutsi gabe. Formazio zientifiko-teknologikoa izan dutenek euren bizitza profesionaletan berehala egiten dute topo alderdi humanistiko lantzeko behar izanarekin, proiektuak eta ikerketak taldean beste “gizakiekin” burutu behar dituztelako eta gizakiaren izatea, izaera eta izana ondo ezagutzea ikerketa proiektu jakin bat ondo zedarritzea bezain garrantzitsua izan daitekeelako… edo gehiago. Gizakia (gizaki zientifikoa baita), bestalde, gizartean bizi da eta haren baitan garatzen du bere jarduera. Gizarteak historia bat, kultura bat, jatorri bat eta norabide bat dauka.
Sigue leyendo