M. Jaione Apalategi Begiristain / Pedagogoa

Jaione Apalategi BegiristainNola aldatzen ari den internet gure prozesu kognitiboak galdetzen zaigun honetan, Pedagogia zientziaren ikuspegitik erantzuten saiatuko garadagokigun txanda hau hartuz.

Internet, giza ezagutzaren garapenaren erdi erdian kokatu zaigun teknologia bat da eta besteak beste, gure prozesu kognitiboetan sekulako eragina izaten ari da. Banakoarengan zein gizarte mailan nola ari den eragiten ohartzeko,  Pedagogia zientziaren iker objetua den hezkuntza egitatearen inguruan gertatzen ari  denaz erreparatzeak balio handiko “ezagutza”  eskeiniko digula uste zaigu.

Pedagogiak, beste zientzia iturri askotatik edaten du eta garaiaren arabera,  batek besteak baino emari handiagoa eskeini diezaiokela ohar gintezke. Horrela, XXI. mendearen hasera honetan, bereziki, psikologiaren eta soziologiaren emari emankorra oso gertutik jarraitu beharrean aurkitzen dela Pedagogia uste dugu, bere lan-eremua den hezkuntzaren Osasuna, gizarte-laborategian dauden txertoen beharrean aurkitzen delako.  Hezkuntzak, txanpon baten antzera, bi aldez osaturiko errealitatea islatzen du, banakoaren aldea bata eta gizartearena bestea. Nola edo hala, hezkuntza eta heziketa munduarekin zerikusia duen edonork, jakin badaki egun, bi aldeek amankomunean duten errona nagusia, ikasleengan ezagutzak gaitasunetan bihurtzea eta lortaraztea dela.

Hezkuntza betidanik, ezagutza, kultura,  balore, portaera eta sozializazioaren heziketaz arduratu izan ohi da. Bere garapena eta hedapena bultzatzeko sortu zen eskola, eta hango zein hemengo izate ugariaren arabera, historian zehar hedatzen joan da poliki poliki.  Gaur egun badirudi, munduarekiko ikuskera batuagoa egiteko gauza garela, mundua txikitu edo giza neurrira egokitu egin izan balitz bezala.

Hezkuntza gizabakoarengan sustatzen den egitate kolektibo edo soziala bezala defini dezakegu, horregatik oso baldintzatua egoten da gizartearen eta politikaren joan etorritik. Pedagogia zientziaren berezko ikerketa objetua, hezkuntza da. Neurri batean hezkuntzaren menpe dagoen zientzia bat dela esan dezakegu, bere xede, funtsa eta prozedurak erregulatzeko printzipio multzo batzutara mugatzen delarik, betiere, zientziaren método enprikoak (behaketa, esperimentazioa, analisia, sintesia, alderaketa, estadistika, …) eta errazionalak (ulerkorra, fenomenologikoa, gogoetatsua, kritikoa, …) erabiliz. Bete zientzi askoren antzera, bi eremu ikertzen ditu Pedagogiak:

  1. Eremu teorikoa, non, kultura jakin bateko ezaugarriak agerian jartzetik abiatuz, aidean diraon arazo eta beharrak atzematen ahalegintzen da datu bilketa egokiak  jasotzeko ikerketak asmatu eta buru-belarri arituz, azkenik,hezkuntzabide ezberdin eta esperientzietan murgilduko da, bertatik-brtaraahalezkoak diren  aldaketaeta hobekuntzak sustatzeko asmoz.Gure ustez eremeu hau, berreskuratu eta indarrean jarri behar den pedagogia zientifikoaadigaiaren ardura da.
  2. Eremu praktikoa, non, teoriaren ekarpenetan oinarritutako hezkuntza-praktikatik abiatuz, banako, talde eta gizarte mailetan eraldaketak egiteko trebetasunak agerian jartzeko gaitasuna adierazten duen. Gure ustez eremeu hau, berreskuratu eta indarrean jarri behar den pedagogia esperimentalaadigaiaren ardura da.

PEDAGOGIA ZIENTZIAREN JAKINTZA-ARLO ARTEKOA

Jakin badakigu internet:

  1. mundu osoan zehar konektaturik dauden ordenagailu guztien arteko sare erraldoi bat dela;
  2. elkar ulertzeko TCP/IP protokoloa deituriko hizkuntza arrunt bat erabiltzen duela;
  3. atxikitzen den edonoriinformazioa jaso, bidali, sortu zein bertatik mugitzeko alegiazko espazioa eta zerbitzuak eskeintzen dizkiola, besteak beste:  komunikazioa (posta elektronikoa, txatak, foroak…),  nabigazioa (world wide web, bilatzaileak, wikiak …), datu eskaintza (sareak…),multimedia ( telefono-tresnaria, telebista, irratia, web-cam, online, jokoak…).

Prozesu kognitiboak berriz, jakin badakigu:

  1. gizabanakoek dituzten estimuloen hartze-erantzun prozesu mentalen bitartez gauzatzen direla;
  2. hazi (aldaketa fisikoak), hezi (aldaketa biologikoak)eta garatu (aldaketa psikikoak),adigaien arteko kontuak direla;
  3. gaitasun berriak eskuratzen laguntzen ahalbidetzen dituztela.

Aldaketa fisiko, biologiko eta psikikoen nondik norakoak ikertzerakoan ondorioztatu daikuspena, dastamena, ukimena, entzumena eta usaimena zentzumenen bitartezerrepresentazio batzuk eraikitzen ditugulagure burmiunean eta hauekizaten direlaezagutza eta jakintza eraikitzen laguntzen dizkigutenak.  Errepresentazio horiei esker gure kolkoa zein ingurua eratuagoaksentitzenditugu eta edozein gertaeren  aurrean arrazoizko adierazpenak egiteko gauza izaten gara, beti ere, ahalamen kognitiboaren garapenari esker. Gure eginetarako, Internetek zein zentzumen motaren errepresentazioak eraginarazten ote dituen jakitea oso baliotsua litzateke gure prozesu kognitiboen berri zehatzagoa izatearren.

Kognitibo hitzak, ezagutza eraikitzeko burutzen ditugunekintza mota ugariak biltzen ditu bere baitan, hots, zentzumen guztien bitartez jasotako informazioa nola bildu, eskuratu, atzeman, ulertu, antolatu eta erabilitzen dugun adierazi nahi du. Ekintza guzti hauek ikertzen dituzte jatorri desberdinetako zientzia fisiko, biologiko zein giza eta gizartek, neurologia, psikologia, linguistika, antopologia edo filosofiak kasu.

Ikuspegi kognitibistak pertsonak bizi duen kanpoko mundua nola ezagutu, ulertu, pentsatu eta irudikatzen duen bere barne munduan ikertzen du. Adibidez, kognitibismoaz arduratzen den psikologiaren adarrak gizabanakoaren burmuinean ezagutzaren eraiketa nola gauzatzen den ikertzen du.

Psikologia kognitiboa

Ikaslearen garapen kognitiboa ez dela isolatuta gertatzen nabarmentzen du psikologia kognitiboak, baizik eta beste giza-garapenekin batera , hau da, garapen motorra, nortasunarena, garapen soziala eta orokorrarekin gauzatzen dela.

Nazioarte mailan, kognitibismoaren inguruko zientzilari eta teori asko aurki ditzazkegu: Alan Baddeley (1934), Frederic Bartlett (1886-1969), Donald Broadbent (1926-1993), Julian Ajuriagerra (1911-1993), Jerome Bruner (1915),   Ulrich Neisser (1929-2012), David Rumelhart (1942), Lev Vygotski (1896-1934), David Ausubel (1919-2008), Jean Piaget (1896-1980),  George Kelly (1905-1967), Howard Earl Gardner (1945)Robert Jeffrey Sternberg (1949), etab.http://corrientespsi.blogspot.es/1402075389/principales-exponentes-de-la-psicologia-cognitiva/.

Hezkuntzaeta heziketainguruei dagokienez ondoko alderdi hauek ikertzen ditu ohi kognitibismoak:

  • Oroimena
  • Perzepzioa, sentsazioa
  • Ikasketaren izaera
  • Irakasle-ikasleen rolak: subjetu aktiboak lortzea
  • Irakasle-ikasleen arteko elkarreragina
  • Ikasleen arteko lan-haremana
  • Irudikapen motak: enaktiboa, ikonikoa, sinbolikoa
  • Ebaluazioa: ikasteko gogoapiztu eta neurtzeko datu bilketa
  • Adimen aniztunak
  • Ezagutzaren metaketa eta erabilera
  • Sormena
  • Estilo kognitiboak
  • Hitza, hizkuntza eta pentsamendua
  • Jolasa
  • Ikasketaren nahasmenduak
  • Garapenaren bilakaera
  • Ikasketa esangurtesua
  • Espazioa
  • Denbora
  • Nortasuna eta ikasketa
  • (…)

Piaget eta Vigotskyren teoriak sekulako eragina izan zuten eta izaten jarraitzen dute heziketan.

Vigotsky-ren lan osoa idei nagusi baten harira eraikitzen da, hots, giza-garapena elkarreragin sozialaren bidez bakarrik azaldu daitekeela, hain zuzen ere. Garapena gailu kulturalen barneraketa da (hizkuntza kasu), jaiotzerakoan gurea ez den zerbait da baizik eta gure leinukoena edo dagokigun giza-taldearena baizik. Hizkuntza kultura ekoizpenak igortzen dizkigu elkarreragiaren bitartez. “Besteak” beraz, sekulako tokia du Vigotskiren teorian.

Piagetek interesa eta motibazio nagusia, gizon-emakumeegan ezagutzaren garapena nola gauzatzen zen jakitea izan zen. Adimen garapena, zehazki interesatzen zitzaion. Adimen mota hau  garatzeko, bide antolatu, sistematiko eta segidadun prozesu bat jarraitu behar zela  defendatu zuen eta norbanakoaren jarduera funtsezkoa den bezalaxe, eragin sozialen arabera prozesu horren erritmoa ezberdina izan zitekeela persona batetik bestera. Hala, buru-adimenaren eremua nabarmentzan bada ere Piageten ikerketetan gogoratu zuenpersonaren beste manupe sozial, afektibo eta moraletik banaezina dela.

Heziketa prozesuaren bitartez ikaslearen garapena erdiesteko, aurretik ezagutzaren egiturak bereganatzen lagundu behar ziola heziketak ikasleari zion,ezin direlako pedagogía esperimentalaren bitarteko helburu didaktikoak datu psikologikoak kontutan hartu gabe lortu.

Dena den, Jerome Brunerrek, kognitibismoaren sortzailieetako bateksalatu zuen, ez hain aspaldi, arazo teknikoetan nahastuegiak dabiltzala hainbat ikerleri eta gogoratu nahi izan du, benetako  kognitibismoak prozesu mentalak dituela aztergai eta horretxegatik,  gizabanakoaren eraiketa kulturala eta informazioaren emari esangarrien ikerketan murgilduz jardun behar dutela, bestelako ikerketa motak alde batera utziz, alegia.

Ezagutzaren gizartean bizi garela diogu ozenki. Handik eta hemendik, teknologi digitalen talka eraldatzaileak bultzatu duen aldaketa soziokultural bizkorren garaietan bizi garela aitortzen dugu.

Zygmunt Bauman soziologo eta filosofoak dio, egungo gizartea, modernitate likido edo isurkarian murgildurik bizi dela eta guk adierazpen bide berbera jarraituz, irudizkatu dugu,nonbait, oraingoaren aurreko gizartea modernitate solidoan bizitakoa izango zela.

Interesgarria deritzogu benetan, Baumanek egiten duen modernitate isurkiarenezaugarrien azterketa. Finean dio gizarte zein gizabanakook egun bizi dugun “errealitate eta nortasun digitala” osasuntsu garatzeko, heziketa eredu berriak aurkitu beharrean dagoela hezkuntza.

Bere tesiaren arabera, gaur egungo hezkuntza instituzionalizatuak errealitatearekin kontaktua galtzeko arriskuan dago. Bere eduki eta prozesuak egokitzapen sakonak eskatzen dituzte. Belaunaldi berriak, informazioa gainezka duten munduan bizi dira eta ikastetxeek,bizirauteaz gain, munduhortakoerronkei erantzuten jakiteko prestatu behar ditu, are gehiago, banako zein gizarteari lekukoa eskeini nahi badio. Gogoan hartu behar  da  geroz eta gehiago direla hezkuntza-erakundeen aurka hitz egiten dutenak.

Hezkuntzaren historia, garai kritikoz josita egon dela betik dio, baina hezkuntzalariek, inoiz ez dutela aurre egin behar izan, gizarte garaikideak dakarren ur emari mugagabeari eta gaineratzen du,  modernitate likidoko hezkuntzakbi meatxu nagusiri egin beharkodiola aurre:

  1. Ezagutzaren merkantilizazio eta eskuragarritasun azkarrari.
  2. Aldaketa garaikidearen aurreikuspenezinaren natura ibiltariari.

Gaur egun ezagutza,zatika, zatitua eta bapatean, oraintxe bertan edo behin bakarrik kontsumitzeko ekoizten da, beste edozein  kontsumogaien antzera. Eskuratu  bezain laster balioa galtzen du, askotan erabilera on bat bera ere egin baino lehen. Janaria bezala, azkar kontsumitzeko prest egon behar du. Liburuak ere,ezin direnez azkar irentsi, artikuluak baino gutxiago balio dute merkatuan.  Gaur egungo hezkuntzaren arriskua, heziketa, ekoizpena bezala merkaturatzea da eta ez prozesu bezala, bere baitako ezagutzak inoiz ezingo duelarik persona jantziak prestatu, unean uneko profesional puskatak baizik.

Egungo gizartean ezaugarririk nabarmena egonezinaren sindromea dela dio Baumanek. Denbora, akats, nahigabe, eragozpen, giza eskubideen aurkako, lapurra, zorra eta ez irabazia bezala sentitzen omen dugu. Eguneroko zeregin pertsonal, material edo funtzionalek  denbora lapurtzen dutela pentsatzea da eta denbora galtze horrekinjarraitzea, gogaikarria,  justifizaezina eta jasanezina bilakatu dira.Are gehiago, “itxoin beharra”  gutxitasunaren ezaugarria bihurtu da, balio duen bakarra “bapateko saria” eskuratzeko gaitasuna da eta, ahalik eta azkarren eskuratzearen truke, norbaitek bere pazientzia aurretik jarriko balu, inoiz ez du dastatuko, behin bakarrik agertu daiteken aukera batek eman dezaken plazerra eta poza. Denborak, kontsumitzeko eta ez itxoiteko balio duen zerbait da.

Gazte garaikideek  ez dute amesten lanpostu iraunkor batekin, ziurtasunaren izenean. Lehen aldizbokazioa, ikasketak edo lantoki bat edukitzeagogoko objetuak bezala ikusten ziren, ekoizpen aktiboa sorrarazi zezaketen egoerak bezala. Gaurko gazteek bere biziko esperientziak izatea maite dituzte, gizarte antolatu edo solidoetan ez dira hain eroso sentitzen, ohiko ezagutzaren metaketaren balioak traba egiten die, ordez software programa aldagarrien antzera, bapatean erabili eta zokoratzeko prest dauden ezagutzak naiago dituzte, ezagutzaren iraunkortasunak traba egiten die aurreikuspenezinari.

Interneten bidez eskuratu daiteken informazioa, zati on eta txarretan banatzea, ziurrenik, gure prozesu kognitiboak egun duten zeregin eta erabaki hartze zailenetako bat da. Baumanek ondorioztatzen du, zeregin honetan gidatuko gaituen arau enpiriko bakarra eskuartean darabilgun gaiaren momentuko gailentasuna dela, non, une batetik bestera, erkatutako ezagutza zatiak bere esannahia galtzen duten eskuratuak izan ziren bezain azkar.

Iraganean, hezkuntzak banakoaren prozesu kognitiboen garapena gizartearen baldintza aldakorretara egokitzeko gaitasuna frogatu izan du, helburu eta bide berriak finkatuz. Bainainternethezkuntzan eragiten ari den iraultza ikaragarriaren ondorioz, ziur gaude, asmatuko duela gure prozesu kognitiboen garapen desiragarrian egitura eta eusgarri berriak  txertatzen.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>