Igor Calzada / Académico vasco, profesor e investigador

urteko201604Ciencias sociales aplicadas: el puente para hibridar sociedad y educación

Hubo una época, no tan lejana, en la que una conocida empresa de selección de nuestro territorio comenzaba su test psicotécnico y entrevista en profundidad con dos preguntas: La primera, ‘¿está usted casado/a o soltero/a?’ y la segunda, ‘¿es usted de letras o de ciencias?’. Ambas preguntas, por mucho que nos sorprenda ahora, están en la psique de cualquier dirigente de nuestro entorno actual también. Aspecto por el cual, el modelo educativo, no es que únicamente esté sesgado con un ‘divorcio’ entre lo hard y lo soft, sino que esa división se perpetúa en cuanto nos enfrentarnos a problemáticas y retos futuros que cualquier sociedad avanzada como la vasca presenta.

Los retos del siglo XXI en lo que a modelo educativo se refiere suele adolecer de dos elementos autocomplacientes: la perspectiva localista endogámica y la búrbuja del bienestar vasco. Enunciadas de esta manera, parecerían dos atributos a fortalecer. Nada más lejos de realidad. Independientemente, y me atrevo a decir, como una consecuencia de la disquisición de la clara desigualdad entre letras y ciencias en el universo institucional y empresarial vasco, primando las segundas sobre las primeras, la pregunta se podría responder atendiendo al desenfoque que las clases dirigentes llevan de recorrido tras la década de los 90.

Respondiendo a eliminar el divorcio actual entre la cultura humanística y la científica para un modelo educativo, creo que lo que tenemos delante es de mayor calado que unas pequeñas reformas en el modelo educativo y unas herramientas de corte digital para cómo se ‘educa’. No hay más que realizar un análisis de contenido del discurso de  muchos dirigentes vascos plagados de conceptos herméticos como el binomio competitividad y bienestar. Todo hay que decir, discurso y lógica que atiende únicamente a criterios de racionalidad económica o en el otro extremo, de una lógica intervencionista de corte burocrático. Y es que, la economía, como ciencia social imperfecta, lleva tiempo en crisis, y es la causante de que se busque urgentemente salir del ‘divorcio’ como antídoto para comprender la complejidad de lo que nos rodea.

En este sentido considero que el modelo educativo debería revisar el criterio meritocrático por encima de cualquier otro. Un criterio meritocrático que conectase con la pregunta de cómo aportamos al sistema más allá de cómo nos podemos posicionar (colocar) en él. Todo ello debiera revetir en competencias y destrezas que el saber-hacer ‘vasco’ ha ido produciendo durante décadas pero que en el presente muestra un claro retroceso en lo referente al efecto multiplicador de la mirada combinatoria de lo humano en lo técnico-científico y viceversa. Y todo ello sólo podrá ser posible superando tres elementos:

  1. Ver las problemáticas actuales y futuras desde el prisma caleidoscópico de lo multidisciplinar.
  2. Superar y/o reforzar el modelo ingenieril-económico dominante entre las clases dirigentes del país, con enfoques menos positivistas y más críticos y postmodernos.
  3. Recuperar y apostar decididamente por un enfoque sistémico, emprendedor y transformador de lo que podría denominar las ciencias sociales aplicadas.

Antes de pasar a desarrollar las citadas ideas permítanme que cite a uno de los grandes inspiradores de los tres pilares que he citado genéricamente. Me refiero al padre del pensamiento cibernético y la suma de saberes, Gregory Bateson. Y es que como el espléndido libro Medicci Effect se promulga, hemos llegado a un conocimiento científico puramente técnico de diseccionar y separar los saberes, cuando el gran reto de nuestro siglo será exactamente como tenemos personas preparadas para formular problemas sistémicos que deben tener una comprensión técnica del objeto de estudio pero a su vez un análisis del impacto social y humano. Y aquí, si miramos a las facultades de nuestras universidades, y no me gustaría citar ninguna en particular, pero tampoco, excluir ninguna, es muy difícil encontrar en la práctica proyectos que integren el saber humano y el técnico con un enfoque institucional y multidisciplinar. Aspecto que universidades punteras como Oxford, MIT o Harvard están dando señales permanentes de que ese es el camino estratégico.

A este respecto, nos podría dar la impresión que comparándonos con otras regiones avanzadas de Europa, Euskadi está apostando únicamente por el racionalismo técnico-económico con una pobre incorporación de los impactos sociales. Y es que debido a las constantes llamadas a la acción y al emprender, parece que emprender debe ser todo aquello que carece de reflexión y aún menos de transformación social. Nuestras universidades y sistema educativo tiene competencias educativas muy dispares pero tal vez poco hibridadas. Al igual que es poco usual, aspecto que prima en Europa y en el Reino Unido en especial, financiar proyectos de investigación buscando equipos mixtos compuestos por académicos y no-académicos (políticos, gestores, funcionarios, técnicos, gerentes, directores, etc). La educación necesita un modelo donde la problemática social sea el centro de su quehacer diario, con personas compartiendo, aprendiendo y transformando las dinámicas sociales, pero paradójicamente, cambiando sus propias dinámicas organizativas e institucionales.

Si analizamos el último informe de la Oxford Martin School ‘Now for the Long Term: The Report of the Oxford Martin Commission for Future Generations’ de la Universidad de Oxford, de la cual soy miembro, nos daremos cuenta de la importancia que las nuevas ciencias sociales aplicadas juegan en lo referente a la apuesta en los cinco retos que se especifican: sociedad, recursos, sanidad, geopolítica y gobernanza. Y es que queremos formar a personas que sean capaces de interpretar e intervenir el cambio en clave institucional, temporal, involucración política y desconfianza pública, incremento de la complejidad y desviación cultural. En definitiva, para crear un futuro en clave sostenible, creativa e innovadora tal y como nos lo propone[1] Professor Louise Richardson, la primera mujer que recientemente ha sido nominada Vice-Chancellor de la Universidad de Oxford.


Gizarte zientzia aplikatuak: gizarte eta hezkuntza uztartzeko zubia

Nola ezkonduarazi kultura zientifiko/teknikoa eta humanista deritzatenak? Ba hain zuzen, gizarte zientzia aplikatu bat erdietsiz euskal unibertsitate sareko kideen artean, erakunde publiko eta enpresa pribatuekin batera, lankidetza proiektu disziplinartekoak burutuz. Epe ertainera, kultura zientifiko bizi eta eraldatzaile bat beharko baitugu euskal gizartean: batetik, baliabideak beste modu batetara kudeatu eta erabiltzea ezinbestekoa izango delako eta bestetik, eragileen arteko testuinguru bat saretzen joan behar dugulako euskal lurraldeak duen tamaina mugatuari erreparatuz gero.

Jarraian, 2030erako, hezkuntza ereduaren inguruan prospektiboki aurreikusten diren hainbat joera nagusi azalduko ditut. Joera hauek hurrenez-hurren, nazioarteko zenbait adituk bildu ditu ‘Times Higher Education’ ospetsuak[2]:

1) Adimen artifiziala lanpostu suntsitzaile eta faktore ordezkatzaile gisa:
Oxford Martin School-ek berriki egin duen ikerketa batean, ‘The Future of Employment: How Susceptible are Jobs to Computerisation?’, frogatzen du edozein delarik formakuntza, AEBko lanpostuen erdia dagoela aurrerapen teknologikoarekin baldintzatua. Jarrera apokaliptikoak ere badira esanez unibertsitateak ez duela inongo etorkizunik. Hamabost urteren buruan, adimen artifizialeko makinek egingo dutela egun trebatzen ari garen ikasleen lana. Egun MOOCak (Massive Open Online Course) izanik, unibertsitate askoren epe motzeko irtenbidea merkatuan egoteko. Prospekzio apokaliptikoa bada ere, kontuan hartzekoa da hezkuntza eredua birplanteatzeko moduak aldagai hau kontuan hartu beharko dutela.

2) Gaitasun analitiko eta kritikoa:
Pendularra izan da hezkuntza ereduaren bilakaera azken urteotan, gutxienez EAEko unibertsitateetan. Teoria gehiegi eta giza-zientziaren baliogarritasuna ezbaian behin eta berriz azpimarratuz, azaleko praktikotasun baten ertzera pasa gara.

Zentzu honetan, adituak, gaitasun analitiko eta kritikoan jartzen dute hezkuntza ereduaren giltza. Hezkuntza aktiboa, IKTen glamourrekin lotuta, aski zela pentsatu izan da. Inbertsio itzelak eginez, IKT eta tresneria, ukigarriak bakarrik kontuan hartuz. Baina puntako unibertsitateetan ikusten ari garen moduan, ukiezina da balio erantsia ematen diona hezkuntza ereduari. Txiolaritza, blogalaritza, app-maitemina eta beste gainontzeko gaitasun anitzak sustatzearekin batera, ikustezinak diren beste zenbait ikasketa doi ahaztuta utzi ditugu, tresneritzaren lilurapean. Argudio oso bat entzutea, konplexutasuna bereganatzea eta sintesia beste gauzen artean. Informazioaren gainkargaren garaiotan, hezkuntzak heldulekuak eskeini behar ditu, datuen ozeanoan, itotako ikasleak aurki ez ditzagun, estarta bazterretan.

Bidea ez litzateke izanen E-learning-a eta enparauak baztertzea orain. Bai ordea, edukiak nola lantzean azpimarra egitea. Multitarea, mugikorrak eta ordenagailuak klaseetan, eraldatu egingo dira 2030erako. Oreka bat edukita, grabatutako klase, MOOC ikastaro eta aurrez-aurreko saioen artean.

3) Azterketen amaiera eta bi-norabideko hezkuntza interaktiboa:
Azterketak desagertzearekin, sistema pedagogiko guztia eraldatuko da. Horrek, arestian aipatu moduan, departamentu eta ezagutza sail itxien gaindik, disziplinartekotasun arkitektura antolatzaile bat sarean lehentsi beharko du. Ikasleari ezingo zaio jadanik gai baten inguruan soilik eskeini edukia. Gizarte arazoak konpondu eta aurreikusteko gaitasunetan trebatu behar da ikaslea aurrerantzean. Eta hor, zientzia eta humanitateen uztarketa ezinbestekoa litzateke. Biologia, elikadura, psikologia eta medikuntza dira uztarketa horren eredurik argiena. Alegia, Bateson-en zibernetika eta pentsamendu sistemikora bueltatu eta aberastu beharra du hezkuntza-ereduak.

Ikerketa, irakaskuntza eta ikaspen-prozesuetarako, lankidetzan oinarritzen den hezkuntza eredu bat du beharrezkoa, ikasle sortzaile eta kuriositatez betetakoekin. Baina hori ere sustatzea, hezkuntza-ereduaren ardura zuzena da.

4) Hiper-konektibitate teknologikoarekin, aldaketa xaloak eta funtsezkorik ez:
Silicon Valley ospetsuak, urtean daramatzate teknologia eta hiper-konektibitatearen onurak garatu eta aldarrikatzen. Kontua da, aldaketak uste baino xaloagoak izan direla. Agian, ezagutza gauza bat delako eta informazio-fluxuak oso bestelako beste kontu bat. Baldintzagai bat egongo da, adituen ustetan: zenbat izango den gai hezkuntza, gizarte arazoen laborategi eta konpontzaile bihurtzeko. Eta horretarako, zientzia/teknika eta humanitateak elkarrekin joatea ezinbestekoa da. Horretarako ‘community lab’ak antolatu beharko lituzke hezkuntza sistemak, erakunde publiko, pribatu eta gizarte zibilarekin.

Artikulu honi amaiera emateko, hezkuntza ereduaren teknika eta humanitateen haustura berregituratzeko, EAEn aplika genitzake (eta Euskal Herrira zabaldu edo bederen egokitu) lau ondorio aplikatuekin egingo dut. Baina aurretik, beharrezko ezkontza horren inguruan eta orohar hezkuntza ereduaren inguruan ditugun erronkei dagokion ardura eta ausardia mailarekin erantzuteko, ‘Aprendizaje Invisible’ liburua aipatu beharko nuke. Berau open access-en duzue (mesedez dagokion guneetan erreferentziatu eta modu egokian zitazioa egin, beti bezala, kateari segituz, ezagutza modu egokian zabaldu dadin). Einstein-en honako aipuarekin hasten da:

“Es un milagro que la curiosidad sobreviva a la educación formal.”

1.- Herrigintzarako buruzagiak: Kalkulu-orria eta hustu arazten ari diren gizarte zientziak.
EAEko agintari eta buruzagi politiko eta enpresarialak soslai oso markatua dute: ia denak dira, ingeniari, ekonomilari edo zuzenbidean lizentziatuak. Eta horietatik, onenek, beraien hezkuntza hankamotz izaki, osatu eta kuriositatez osatzen dute. Baina, gutxienekoak direla esatera ausartuko nintzateke. Teknika da nagusi, lehiakortasuna eta emaitza ukigarrietan, kalkulu-orriaren dogma alegia.

Gure hezkuntza eredua, bestelako agintari eta buruzagiak eratzea ezinbestekoa dela uste dut. Sistema hard eta soft-ak konfrontazioan eta lehian baino, lankidetzan eta uztarketan ulertu eta berauetan inbertitzea epe luzerako onura ekar lezake. Horrexegatik, gizarte zientzia aplikatu eraldatzaileen programak behar ditugu bien arteko uztarketa, zubigintza erdiesteko. Sistemen teoritan oinarritua, non teknika eta humanitateek badituzten elkarretaratzeko aukerak.

2.- Hezkuntza-erakundeen endogamia gainditu: Unibertsitateaz gain, akademia bat eratzen joan.
Hezkuntza-erakundeen diseinu antolatzailea zaharkitua izateaz gain, antidemokratikoa dela esan genezake, meritukrazian baino beste elementu batzuetan oinarritua dagoelako. Zentzu honetan, sailetik sailera eta departamentuz departamentura dauden ezin-ikusiez gain, endogamia zigortu beharko litzateke. Eta ondorioz, lankidetza eta disziplinarteko proiektu ausarta eta eraldatzaileetan jarri beharko litzateke irizpidea finantziazioa lortzeko. Unibertsitatea ezin da izan leku hori ‘klase batzuk ematen direnak’. Klase batzuk ematen diren unibertsitateak egunak zenbatuak ditu. Posible al da, gure hiru unibertsitateen artean bestelako eredurik?

3.- Ikerketa gizartera ireki, gizarte ikerketara ere ireki:
Entitate publiko, pribatu eta zibilek hartu beharko lukete parte hezkuntza-ereduan geroz eta presentzia gehiago eduki behar duen ikerketan. Horretan eta horretarako, aipatzen ditudan gizarte zientzia aplikatu eta eraldatzaileen paradigma elementu nagusia izan liteke.

4.- Proiektuak: Ekin, ikasi eta hausnartzeko.
Hezkuntza-eredu osoa proiektukako logika batekin burutu beharko litzateke. Egin egiten dela esango didate askok. Baina oso sistema fragmentatua ikusten dut non maila lokalean funtzionatzen den. Hezkuntza-ereduak, ekintzailetasunaren espiritua baina akademiaren bikaintasuna eta deontologia aplikatzea ezinbestekoa iruditzen zait. Penduluaren artean ibiltzen gara, ertz batetik bestera eta buelta. Eta hain zuzen, XXI. mendearen gizarte erronken erdian dagoen hezkuntza-eredu bat ezinbestekoa litzateke. Ekin eta etengabe merituekin elikatzen den teknika eta humanitateen ezagutzarekin, baina gizarte zientzien aplikagarritasunarekin ondo trinkotu eta biziberritzen den ezagutza sistema orokor bat. Sarri pentsatzen dut ekintzaileen mantra den learning by doing horretan, penduluaren ertz batean ataskatuak geratu garela. Alegia, doing-ean.

Baina egiten denak ez du ezertarako balio, hausnartua, ikasia eta konpartitua izanik, humiltasunez ezpadago egina.

Hori dena eta gehiago, geratu ez eta hemen bezala beste hainbat lekutan ere, dabilen harria den ezagutzari ez bait zaio goroldiorik lotuko (dabilen artean bederen).

[1]http://www.ox.ac.uk/news/2016-01-04-new-vice-chancellor-pledges-%E2%80%98innovative-creative%E2%80%99-future-oxford

[2]https://www.timeshighereducation.com/features/what-will-universities-look-like-in-2030-future-perfect


Dr Igor Calzada MBA
Académico vasco, Profesor e Investigador de la University of Oxford.
Euskal akademikoa, Irakasle eta Ikertzailea Oxfordeko Unibertsitatean.
www.igorcalzada.co/about
igor.calzada@compas.ox.ac.uk

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>