María José Aranguren / Orkestrako Zuzendari Nagusia eta Deustuko Unibertsitateko Ekonomia Katedraduna

María José ArangurenKultura humanistikoa eta zientzia uztartuz: giza balioak oinarri

Kultura giza-ikasketa prozesu bat da eta kulturaren erantzunak beti emaitzetan eta jarrera jakinetan daude (sinesmenak, ezaguerak, arauak, jarrerak, balioak, morala…). Kulturaren barruan, humanismoa, gizakia eta giza balioak gainerakoen gainetik jartzen dituen jarrera filosofikoa da. Beraz, kultura humanistikoa, bere balioen artean gizakia eta gizakiaren balioak (banakakoak eta taldekakoak) gainerakoen gainetik jartzen dituen kultura da.

Zientzia berriz, modu objektibo eta sistematikoan, behaketaz eta arrazoimenez, osatzen den jakintza da. Aurrerapen zientifikoaren ondorioz teknologia berriak asmatu eta garatu egiten dira. Errealitatearen arlo desberdinetan erabiltzen diren jakintza-motak garatzen ditu zientziak. Esaterako biologia gizaki bizidunak aztertzen dituen zientzia da, soziologiak gizakien arteko harremanak aztertzen ditu eta matematikak zenbakiak eta bestelako izate abstraktuak eta beraien arteko erlazio logikoak lantzen ditu.

Gaur egun, zientzia eta teknologia oso garrantzitsuak dira gizarte garatuen lehiakortasun eta ongizaterako. Azken batean, herrialde desberdinen garapenaren oinarrian herri horrek duen berrikuntzarako gaitasuna dago, hau da, gizarteko behar desberdinei erantzuten dien eta horretarako merkatu daitezkeen ezagutzak eta teknologiak sortzeko gaitasuna.

Baina zeintzuk dira gizarteko behar horiek? Aurrerapenaz gain beste zer eragin sortzen dituzte zientzia eta teknologiaren aurrerakuntzek (esate baterako ingurumenean klima aldaketa dela eta, osasunean hondakin arriskutsuak direla eta,  beste komunitateen garapenetan haien energia iturri ezberdinen erabilerak direla …)? Eragin horien arabera zer eratako aurrerapenak eta teknologiak bultzatu behar genituzke? Zertarako?

Galdera hauen erantzuna ez da zientzia edo teknologia hutsetik ematen. Erantzun hauen oinarrian herri baten eta herria osatzen duten pertsonen artean dagoen kulturak (balioak, arauek, ezaguerak…) zer esan handia dute. Galdera hauei erantzuterako kultura humanista edo pertsona (bai gizabanako bakoitza eta gai gizartea osatzen duen pertsona multzoa) benetan erdigunean jartzen duen kultura izatea  oso garrantzitsua da ematen diren aurrerapen zientifiko eta teknologikoak pertsonaren garapen indibidual eta kolektiboaren zerbitzuan izateko.

Beraz, zientzia eta kultura humanistikoa modu konstruktiboan uztartu behar ditugu benetan zientzia pertsonaren eta gizarteen garapenerako bultzatu dezagun. Honen oinarrian giza balioak eta giza balioetan oinarrituta kultura eraikitzen lagunduko duen hezkuntza behar dugu, ez eskolan bakarrik, baizik era baita ere familian, elkarteetan eta herrian. Zientzia eta berrikuntza pertsonen garapenera orientatuta bultzatzeko desberdinekiko errespetua, norbere eta herriaren garapenerako konpromezua eta ardura, elkartasuna eta bisio kritikoa eta eraikitzailea izatea balio garrantzitsuak dira.  Balio hauek oinarrian dituen kultura sustatzeko familiak, eskolak eta herriko gainerako elkarteek eskutik eta lankidetzan lan egin behar dugu. Horrela lortuko dugu pertsonen garapenerako gakoak izango diren kultura humanistak eta zientziak elkarren eskutik aurrera egitea.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>