Eneko Bidegain / Irakaslea

Eneko BidegainEuskal Herriaren geroa izan liteke iluna, oraingo bidetik segitzen badu. Euskara ahul dago; zenbait lekutan beste batzuetan baino ahulago. Sendoena dela dirudien eskualdeetan ere, ez dirudi hizkuntza maitatua eta behar bezain erabilia denik. Zenbait hamarkadaren buruan ikusi da irakaskuntza ez dela nahikoa gizarte bat berreuskalduntzeko. Inguruko bizitza guztia erdaraz baldin bada, euskara “eskolako hizkuntza” baizik ez da. Irakaskuntza ahul dagoen tokietan, euskara peko errekara erori da. Hizkuntzaren ardatza arriskuan dagoen bezala, herriaren batasuna ere zalantzan dago. Antolaketa administratiboak hartu du gaina, gehienek onartua dute euskaldunentzat antinaturala den banaketa, eta etorkizunerako estrategiak banaketa horren arabera diseinatzen dira. Herri zatitu eta erdaldunduak ez dauka etorkizunik.

Haatik, Euskal Herriak izan lezake etorkizunik, oraingo egoerari buruzko hausnarketa egiten bada… ahoan bilorik gabeko hausnarketa. Segituz gero egiten denaren eta heltzen den apurraren irakurketa ezinago baikorrak egiten, galbidera goaz. Herri honen lidergoa daukatela uste duten alderdi eta erakunde politikoen gainetik edo azpitik aterako da herri hau aurrera. Auzolanetik, denen artean, mugarik gabe, indartzen baditugu euskararen lekua eta erabilera, Euskal Herriko sare ekonomikoa, kultura, kirol harremanak, topaketak… gure herri kontzientzia indartzen lan eginen dugu. Herriak askatasuna behar du, baina askatasunerako bidea egiteko, ezinbestekoa du bere herri kontzientzia aktibatzea, zabaltzea eta indartzea. Hori herri mugimenduaren berraktibatzetik etorriko da, baina baita ere gure eguneroko lanean eta bizian dauzkagun ohituretatik. Bakoitzak, bere lanean eta etxean, egunero, euskal naziotasuna duen herritar gisa funtzionatuz gero garatuko da herri hau herri gisa, handituko da hizkuntza, batuko da herria… Eta hortik dauka etorkizuna. Komunikabideetako lerroburuak helburu dituen politikatik aparte, xumeki, xehe-xehe.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes usar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>